2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Egoitza Elektronikoa sortzea
2026ko otsailaren 2an, Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak ondoren aipatzen den ebazpena eman du. Hona testu osoa:
Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,
Aurrekoa aintzat hartuta, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,
EBATZI DUT:
1. Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea https://egoitzaelektronikoa.bortziriak.eus helbide elektronikoan. Internet-domeinua Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatearen jabetzakoa da eta bera da egoitzaren titularra.
2. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.
3. Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateko arlo guztiei jakinaraztea ebazpena eta entitatearen web atarian argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik.
4. Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Etxalarren, 2026ko otsailaren 2an.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.
Iragarkiaren kodea: L2601490