42. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

24/2026 EBAZPENA, 2026ko otsailaren 4koa, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira "La Serna-Corella" eta "La Serna-Labradas 1" zirkuitu bikoitzeko goi-tentsioko aireko linea 4219 eta 4223 euskarrien artean lurperatzeko proiekturako, Corellako eta Cintruenigoko udal mugarteetan. Espedientearen kodea: SAT11672.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 27ko 127/2025 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimena eman zitzaizkion "La Serna-Corella" eta "La Serna-Labradas 1" zirkuitu bikoitzeko goi-tentsioko aireko linea 4219 eta 4223 euskarrien artean lurperatzeko proiektuari, Corellako eta Cintruenigoko udal mugarteetan; eta, halaber, proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratu zen. Espedientearen kodea: SAT11672.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Cintruenigoko eta Corellako alkateei, edo haiek eskuordetutako zinegotziei, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Cintruenigoko eta Corellako udaletxeetan, 2026ko apirilaren 15ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Corellako eta Cintruenigoko udaletxeetako iragarki-tauletan argitaratzea.

Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2601754