2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Xehetasun-azterketa, Esteban Armendáriz kaleko etxebizitzen eraikin batean (1. poligonoko 103. lurzatia) oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailuak paratzeko. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2026ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Esteban Armendáriz kaleko 9an dagoen etxebizitzen eraikinean (1. poligonoko 103. lurzatia) oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua paratzeko azterketa proiektua.
Bigarrena.–Ukituei erabakiaren berri ematea eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Orobat, erabaki hau tokiko prentsan argitaratuko da.
Atarrabian, 2026ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2601967