2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Birpartzelazio proiektua, Zurukuaingo UE-ZUR-31 exekuzio unitatean. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2026ko otsailaren 6ko Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea Zurukuaingo UE-ZUR-31 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua.
Jendaurreko epea zabaltzen da, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkezteko; hori dena, bete dadin ezarrita dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Aritzalan (Deierri), 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2602056