2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Udal Plan Orokorraren aldaketa, Ardazko UAO-1.1 unitatean. Hasierako onespena
Aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2026ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Udal Plan Orokorrean aldaketa xehatu bat egitea, Ardazko UAO-1.1 unitatean (P.4 eta P.5 lurzatiak), Carlos Llonis Irigoyenek sustaturik. Hori guztia, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoa. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko otsailaren 9an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2601976