2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1. lurzatian. Hasierako onespena
Ribaforadako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ribaforadako 3. poligonoko 1. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Mecánicas Arrondo SLk sustatu duen agiriaren arabera, zeina Juan Diego Cerdán Sansuán arkitektoak idatzi baitu eta 2025-10-17koa baita. Ribaforadako 3. poligonoko 1. lurzatia Ribaforadako Udal Plan Orokorreko jarduera ekonomikoetarako S-2 sektorean dago (hiri-lurzoru finkatua), eta xehetasun-azterketaren helburua da hango bolumenen eta altueren antolamendua eta konposizioa zehaztea, eta gehieneko lerrokadurak finkatzea, bertan eraikia dagoen nabe nagusiaren atzealdea handitu ahal izateko, gehienez ere 308 m² handitzen ahal delarik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Ribaforadan, 2026ko otsailaren 9an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2601983