2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, adinekoek parte hartzeko dirulaguntzena, 2026rako. Laburpena
DDBN kodea: 886291.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/886291).
Deialdi honen helburua da dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) apartatuan zehaztutako jarduketak egiteko, horrela betez Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa. Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak hasiera batez onetsi zuen ordenantza hori 2005eko azaroaren 3an hartutako erabakiaren bidez, eta erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuelako. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izanen dira aplikagarri. (2006ko otsailaren 17ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua)
Lehena.–Onuradunak.
Irabazi-asmorik gabeko Iruñeko elkarte eta beste entitate batzuek 2026an proiektuak eta jarduerak egin ditzaten adinekoen parte-hartzearen eta haiekin lan egitearen esparruan, herritarren partaidetza, herritartasun aktiboa eta gizarte-lotura sustatuz Iruñeko udalerrian.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdiak laguntza eta lankidetzarako tresna bat izan nahi du, udal eremutik babesa emateko Iruñeko udalerrian adinekoen ongizate biosikosoziala eta nahi ez den bakardadea prebenitzea sustatzen duten proiektuak, jarduketak eta prestakuntzak garatzen ari diren irabazi-asmorik gabeko elkarte eta beste erakunde batzuei.
Hirugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdiaren guztizko zenbatekoa, gehienez, kreditu erabilgarrien barruan, 115.000 euro da.
Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko tokia.
Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (www.pamplona.es/eu) argitara emandako "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoendako" delako izapidearen bidez.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Seigarrena.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak egiteko epea.
2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra.
Zazpigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epea.
Behin betiko memoria eta justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2027ko urtarrilaren 31n amaituko da (egun hori barne).
Zortzigarrena.–Ordaintzeko modua.
Ordainketa aurreratua: behin emanda, dirulaguntzaren %100 ordainduko da.
Iruñean, 2026ko otsailaren 5ean.–Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako eta Kultur Aniztasuneko zinegotzi ordezkaria, Zaloa Basabe Gutierrez.
Iragarkiaren kodea: L2602063