2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Herritarren partaidetzako 2026ko dirulaguntza-deialdiaren laburpena
DDBN kodea: 886293.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/886293).
Deialdi honen xedea da dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honetako B) apartatuan zehaztutako jarduketak egiteko, horrela betez Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa. Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak hasiera batez onetsi zuen ordenantza hori 2005eko azaroaren 3an hartutako erabakiaren bidez, eta erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuelako. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izanen dira aplikagarri. (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17koan, argitaratua).
Lehena.–Onuradunak.
Irabazi-asmorik gabeko Iruñeko elkarte eta beste entitate batzuk, 2026an proiektuak eta jarduketak egin ditzaten herritarren partaidetzaren, herritartasun aktiboaren eta gizarte-loturaren esparruetan, Iruñeko udalerrian.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honek elkarlanerako laguntza-tresna izan nahi du Udalaren esparruan, elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko entitateek proiektuak, jarduketak eta prestakuntzak egin ditzaten, ehun soziala bultzatzea helburu harturik, herritarren partaidetza, herritartasun aktiboa eta gizarte-loturak erabilita, eta aldi berean genero-berdintasuna sustatu Iruñeko udalerrian.
Hirugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdiaren guztizko zenbatekoa, gehienez, kreditu erabilgarrien barruan, 270.000 euro da.
Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko tokia.
Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (www.pamplona.es/eu) "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoendako" delako izapidearen bidez.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak egiteko epea.
2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra.
Zazpigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.
Behin betiko memoria eta justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2027ko urtarrilaren 31n amaituko da (egun hori barne).
Zortzigarrena.–Ordaintzeko modua.
Ordainketa aurreratua: Entitate eskatzaile bakoitzaren guztizko dirulaguntza onesten duen ebazpenean, emandako dirulaguntzaren %100 ordaintzeko aginduko da.
Iruñean, 2026ko otsailaren 5ean.–Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria, Aitziber Campion Gamboa.
Iragarkiaren kodea: L2602058