42. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 495. lurzatian. Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko alkateak, otsailaren 12ko 7/2026 Ebazpenaren bidez, erabaki du hasiera batez onestea 1. poligonoko 495. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Madurga Navas Arquitectos SLP sozietateak 2025eko abenduan idatzitako agiriaren arabera (agiria espedientean jasoa dago). Juan Carlos Arrosagaray Auzquik eta M.ª Roncesvalles Pomés Noáinek sustatu dute.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta espedientea udal bulegoetan eskuragarri izanen da, interesdunek aztertu ahal dezaten eta, nahi badute, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Luzaiden, 2026ko otsailaren 13an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2602296