2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
1. poligonoko 812., 813. eta 815. lurzatietako finken normalizazioa. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2026ko otsailaren 4ko 32 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Finka batzuen normalizazioa, Leringo Udal Planeko UR5 unitateko 1. eremuko 1. poligonoko 812., 813. eta 815. lurzatietan, Montajes NO&DI SLk sustatutakoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lerinen, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2601701