2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hirigintza-kudeaketako hitzarmena, El Ferial plazako 10. zenbakian. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, Alkatetzak 2026ko otsailaren 6an eman 2026-0171 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, El Ferial plazako 10. zenbakiko hiri-jarduketarako plan bereziari lotua (igogailua paratzea) eta 1. poligonoko 126. lurzatiari dagokiona. El Ferial plazako 10. zenbakiko jabekideen erkidegoak sustatu zuen hitzarmena, 5160/2024 espedientean jasota dagoen testuaren arabera.
Jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategineko 24.2 eta 25.5 artikuluekin (foru legearen testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Epe horretan, interesdunek hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute Udalaren bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.
Uharten, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L2601911