42. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, Udal Plan Orokorreko APA 1eko (AR1 banaketa eremua) M4A etxadiko 3. poligonoko 2071., 2072., 2073. eta 2074. lurzatiena. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 30ean erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, Udal Plan Orokorreko AR1 banaketa-eremuko M4A etxadiko 3. poligonoko 2071, 2072, 2073 eta 2074 lurzatietan (Tejeria kalea), lurzati horien lerrokadurak definitzeko, Aritz Sesma Ochandorenak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2601925