2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Xehetasun-azterketa APD-R2 unitateko P13 lurzatian. Hasierako onespena
Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 5ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Burlatako APD-R2 unitateko P13 lurzatian (Ciganda), helburu duena lerrokadurak eta sestrak ezartzea eta buruhormak eratzea, eta Servicios Técnicos Asistenciales de Navarra SLUk aurkeztu zuena.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Burlatan, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2601918