42. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Lekarozko Maxkotarnea-EUn borondatezko birpartzelazioa. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2026ko urtarrilaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 4. puntuan erabaki zuen hasierako onespena ematea Lekarozko (Baztan) Maxkotarnea-EUn borondatezko birpartzelazioari.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek udal bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2601506