42. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Herri-lurren desafektazioa. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondasunen gaineko Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea 4.226,65 metro koadro desafektatzea eta 80 metro koadroko zortasun elektrikoa eratzea (80 metro lineal eta metro bateko zabalerako zortasuna) Azagrako 6. poligonoko 1102. lurzatian, Campiel alderdian, Hormigones Azagra SAri lagatzeko horien erabilera, soberakinik gabeko autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat eta haren eraldaketa eta ebakuazio azpiegiturak ezar ditzan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo oharrak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azagran, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2602043