2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ
Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza aldatzea. Hasierako onespena
Aurizko Udalak, 2025eko abenduaren 9an egin bilkuran, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza aldatzea onartu zuen hasiera batean: 16., 38., 39. eta 70. artikuluak.
Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharpenak egin ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Auritzen, 2026ko otsailaren 2an.–Alkatea, Unai Irigaray Oses.
Iragarkiaren kodea: L2601980