2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 819. lurzatiaxn. Hasierako onespena
Udalak, 2026ko otsailaren 4an emandako Alkate Ebazpen bidez, hasiera batez onetsi du Antzingo 1. poligonoko 819. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Javier Dallo Díaz de Zeriok eta Leticia Pascual Domínguezek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foro dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Antzinen, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, María Lourdes Ibáñez Sanz.
Iragarkiaren kodea: L2601771