42. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Ameskoabarreneko Udalak, 2025eko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko plantilla organikoa.

Hasierako onespena argitaratu zen 2026ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 26an, eta, ondoren, jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Ameskoabarreneko Udalaren 2026ko plantilla organikoa, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2026ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

2026KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Zenbakia: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %43,72. Administrazio egoera: jardunean.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Zenbakia: 2. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %15. Administrazio-egoera: jardunean.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako arduraduna. Zenbakia: 3. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %10. Lanaldia: %100. Administrazio-egoera: hutsik.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Zenbakia: 4. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %15. Administrazio-egoera: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetakoa. Zenbakia: 5. Ordainsariaren maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %60. Lanpostuko osagarria: %10. Administrazio-egoera: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetakoa. Zenbakia: 6. Ordainsariaren maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %60. Lanpostuko osagarria: %10. Administrazio-egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Idazkari kontu-hartzailea: Ane Senar Amatria.

Administrari-ofiziala, C maila: M.ª Carmen Andueza Murguialday.

Aldi baterako administrazio-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako arduraduna: Ignacio Velasco Lozano.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Asensio Manuel Molina Pardo.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: M.ª Guadalupe Soto Calvo.

Administrari laguntzailea: M.ª Yolanda Arana Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2602347