42. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Lekualdatze-lehiaketa, mantentze-lanetako ofizialaren plaza huts bat betetzeko (C maila)

Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Gobernu Batzordearen 2025eko abenduaren 29ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat (C maila), bai eta deialdi horren oinarriak ere.

Deialdi hau eginen da jarraikiz aplikatu beharreko araudian xedatutakoari eta oinarri hauetan ezartzen denari:

OINARRIAK

1.–Xedea eta aplikatzekoa den araudia.

Deialdi honen xedea da lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea mantentze-lanetako ofizialaren plaza huts bat, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzura jardun dezan. Plazak kode hau du plantilla organikoan: 0502C06502.

Lekualdatze-lehiaketa arau hauetan xedaturikoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, eta oinarri hauek.

2.–Plaza hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako plazari gero gehitzen ahalko zaio beste plaza huts bat; zehazki, hutsik dagoena epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –eskuratutako puntuazio-ordenan– igortzen dion egunean.

2.2. Lehiaketa honetan beteko diren plazak hauek izanen dira: ez bakarrik hasieran deialdian sartutakoa eta, kasua bada, aurreko paragrafoak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoa, baizik eta lehiaketan beste plaza bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Dena den, izangaiek lekualdatze-lehiaketan beste plaza bat lortu ondoren uzten dituzten plaza hutsak ez dira eskainiko, baldin bete beharrekoak ez badira, dela "iraungitzeko" lanpostuak direlako, dela titularrek edo ordezkoek benetan betetzen ez dituztelako.

3.–Baldintzak.

3.1. Indarrean den araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, jarraian ageri diren baldintzak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta plaza hutsak hautatu eta esleitutako plazaz jabetu bitartean:

a) Tuterako Udaleko edo haren mendeko erakunde eta entitateetako langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) C mailan edo taldean egotea, maila horretako lanpostu baten titularra izateagatik.

c) Mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu baterako langile finko izendatu izana.

3.2. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute, deialdian eskatutako baldintzak betetzen badituzte, plaza-erreserbarik gabeko borondatezko eszedentzian dauden langileek edo nahitaezko eszedentzian daudenek.

Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian egonda, lehiaketan plaza hautatzen dutenak berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan, eta plaza bat behin betiko esleituko zaie; hori guztia, jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 30. artikuluan ezarritako lehentasun-ordenari.

3.3. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa aldatzea. Hala bada, lehiakideek segituko dute eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berean.

4.–Ordainsariak.

Lekualdatzen diren langileek jasoko dituzte indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak eta Udalaren plantilla organikoan ezarritakoak.

5.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu behar dira Tuterako Udalaren Ur Batzordearen erregistro orokorrean (Cuesta Estación kalea 2, behea), edo, bestela, erabiliz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako bat (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

5.2. Eskabideak izanen dira deialdiaren I. eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak, eta, horietan, izangaiek adierazi beharko dute deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

5.3. Eskabideak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da epea. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

6.–Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

6.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak behar den ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo) eta Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan. Ebazpenean berean ohartaraziko da ezen baztertuek erreklamazioak egin eta akatsak zuzentzen ahalko dituztela hurrengo bost egun naturaleko epean.

Erreklamazioetarako epea bukaturik, onartuen behin betiko zerrenda argitara emanen da Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo) eta Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan.

Inor ez bada bazterturik gelditzen, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila arestian aipaturiko euskarri berean.

6.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak ebazpen bat emanen du, lehiaketako plaza bete gabe utzi dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

7.–Epaimahaiaren osaera.

7.1. Lehiaketako kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Anichu Agüera Angulo, zinegotzi ordezkaria, bere gain Tuterako Udalaren Ur Batzordea erakunde autonomoko buruaren eginkizunak dituena.

Ordezkoa: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Ángel Luis Antón Agramonte, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Francisco Javier Arriazu Fernández, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: M.ª Jesús Romanos López, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko idazkari ordezkaria.

Ordezko epaimahaikide-idazkaria: José Luis Zardoya Molinos, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko aholkulari juridikoa.

7.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzean sortzen diren auzi guztiak.

7.4. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hala jakinarazi deialdia egin duen organoari, baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako ezarritako arrazoiren bat. Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jaso dezake lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoan. Aholkulari horiek beren espezialitatean baizik ez dira ariko, eta horretan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.–Merezimenduen kalifikazioa.

Merezimenduak baloratzeko, kalifikazio-epaimahaiak aintzat hartuko du deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoa. Antzinatasunaren ziurtagiriak ofizioz eginen ditu administrazio deitzaileak.

Izangaiek guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Oraindik ere berdinketa badago, kalifikazio-epaimahaiak zozketa bakar bat eginen du hura ebazteko.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

Merezimenduen kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen du parte-hartzaileek lortutako puntuazioa Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo) eta Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan; orobat, bost egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten merezimenduen balorazioaren gainean.

9.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera.

Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzita, kalifikazio-epaimahaiak parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es/Publicaciones Oficiales/Tablón de oferta pública de empleo), eta Batzordeko buruari igorriko dio lehiakideen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, espediente osoarekin batera. Batzordeko buruak, kasua bada, behar den ebazpena emanen du, deialdian hasieran sartutako plaza kopurua handitzeari buruz.

10.–Esleipena eta plazaz jabetzea.

10.1. Batzordeko buruaren ebazpen baten bidez, dagozkien plazak esleituko zaizkie lehiakideei, eta aginduko da esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

10.2. Plaza esleitu zaien lehiakideek hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute plazaz, esleipenari buruzko ebazpena jakinarazten zaienetik hasita, salbu eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen badu ebazpen horretan.

11.–Aurkeztutako agiriak.

11.1. Izangaiek, baldin eta erreklamaziorik edo errekurtsorik paratzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte hala eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da. Epe hori hasiko da esleipenaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera.

11.2. Aurreko apartatuan ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari, eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsitu eginen dira.

11.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren izapidetzeak horretarako aukera ematen duenean.

12.–Datu pertsonalak babestea.

Tuterako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, enplegu-deialdiak kudeatzeko helburuz eta botere publikoak baliatuz erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez.

Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, eta interesdunak eskabidea aurkeztean emaniko adostasuna.

Datuak zenbat denboraz gordeko diren: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

Datu-hartzaileak: datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-tauletan, deialdian adierazi bezala.

Eskubideak: jakinarazten dizugu badituzula datuetara irispidea izateko eskubidea, datu horiek zuzentzeko eskubidea, zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko eskubidea, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horiek erabiltzeko, Erregistro Orokorrera jo beharko duzu (Plaza Vieja 1, 31500 Tutera), edo egoitza elektronikora (sede.tudela.es). Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, idazki bat bidalita haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril) edo egoitza-elektroniko honetara: www.agpd.es.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2025eko abenduaren 30ean.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/012_Local_Traslados_E.pdf

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

–Antzinatasuna deialdiaren xede den lanpostuan, dagokion administrazioan, 1 puntu urteko: gehienez 40 puntu.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, kontatuko dira egoera horietan sartu aurretik zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala.

Iragarkiaren kodea: L2601441