42. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

DEIA 2025/RECURSOS/000051, 2025/RECURSOS/000052, 2025/RECURSOS/000053, 2025/RECURSOS/000054, 2025/RECURSOS/000056 eta 2025/RECURSOS/000057 espediente metatuetan, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren aurrean Iruñerriko Zerbitzuak SAko epaimahaiak 2025eko abenduaren 6an, Hondakinak Tratatzeko Zentrorako (20 plaza) eta Sareen eta Instalazioen Mantentze Zentrorako (16 plaza) peoiaren 36 plazaren deialdian, Iruñerriko Zerbitzuak SAko Administrazio Kontseiluak 2024ko otsailaren 29an onartutakoan, proba profesional praktiko operatiboari buruz hartu zuen akordioaren aurka aurkeztutako errekurtsoengatik izapidetutakoetan

Hondakinak Tratatzeko Zentrorako (20 plaza) eta Sareen eta Instalazioen Mantentze Zentrorako (16 plaza) peoiaren 36 plazaren deialdian, Iruñerriko Zerbitzuak SAko Administrazio Kontseiluak 2024ko otsailaren 29an onartutakoan, zenbait errekurtso aurkeztu dira Iruñerriko lehendakariaren aurrean, deialdi horretako proba profesional praktiko operatiboari buruz Iruñerriko Zerbitzuak SAko epaimahaiak 2025eko abenduaren 6an hartu zuen akordioaren aurka, eta 2025/RECURSOS/000051, 2025/RECURSOS/000052, 2025/RECURSOS/000053, 2025/RECURSOS/000054, 2025/RECURSOS/000056 eta 2025/RECURSOS/000057 errekurtso-espediente metatu gisa izapidetzen ari dira.

Interesdun guztiei jakinarazi behar zaie errekurtso horiek aurkeztu direla Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren aurrean, eta deitzen zaie ager daitezen, hamar egun balioduneko epean, errekutso metatu horietan eta Iruñerriko Mankomunitatearen aurrean.

Iruñean, 2026ko otsailaren 6an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2602070