Iragarkia
42. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 26a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, Udaltzaingoko lehen agentearen plaza bat betetzeko kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez
Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 18ko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zuen. Hona hemen oinarriak:
OINARRIAK
1. oinarria.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da betetzea Eguesibarko Udaltzaingoko agente lehenaren plaza bat, funtzionarioen araubidekoa eta C mailakoa, kategoriaz igotzeko lehiaketa-prozeduraren bidez.
Plaza hori txanda honen bidez beteko da:
barne igoerako txandarako plaza bat, Eguesibarko Udaltzaingoko kideendako. Plantilla organikoan 10.3 kodea du.
Prozedura gainditu baina agente lehenaren plaza eskuratzen ez duten barne igoerako txandako izangaiak zerrenda batean sartuko dira, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Zerrenda hori erabiliko da bitarteko langile gisa etorkizunean betetzeko agente lehenaren plazak, plaza horien deialdia egin arte, plazok amortizatu arte edo titularrek bete arte.
1.2. Deialdi hau dela medio izendatzen diren izangaiak Eguesibarko Udaleko funtzionario publiko eta Udaltzaingoko agente lehen izanen dira. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta bertan alta emanen zaie, eta araubide horren babespean geldituko dira.
Deialdiko lanpostuak betetzeko izendatzen diren funtzionarioek, baldin kidetuta badaude Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek jasotzen duten eskubide pasiboen eta osasun zein gizarte laguntzaren sisteman, aukera izanen dute horretan segitzeko edo Gizarte Segurantzakoan kidetzeko.
1.3. Zerbitzu berezietako egoeran deklaratuta dauden izangaiek, Nafarroako polizia kidegoetako kideak mailaz igotzeko trebakuntza ikastaroak egin bitartean, jasoko dituzte beren jatorrizko lanpostuan aitortuta dauzkaten ordainsariak, osorik, deialdia egiten duen administrazio publikoarengandik, egoera horrek dirauen bitartean.
1.4. Izendatzen diren izangaiek izanen dituzte azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean eta hori garatzen duten arauetan ezarritako eginkizunak, eskubideak eta betebeharrak (Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legea).
1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da.
2. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.
Prozedura hau honako arau hauen mende egonen da: 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa; 718/2003 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, onesten duena Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 215/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, onesten duena Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak; Iruñeko Udaltzaingoaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua eta deialdi honetako oinarriak.
3. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
3.1. Mailaz igotzeko lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea, lanpostuaz jabetuz geroztik, Eguesibarko Udaltzaingoaren zerbitzuko agentearen lanpostuan.
b) Jatorrizko lanpostuan egotea jarduneko zerbitzuan, edo zerbitzu berezietan edo eszedentzian.
c) Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien balio bereko beste bat edukitzea.
3.2. Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean eta lanpostuaz jabetu arte bete beharko dituzte betebehar horiek.
4. oinarria.–Eskabideak eta horiek aurkezteko epea.
4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak noiz eta non aurkeztu behar diren:
a) Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
b) Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, honako helbide honetan:
https://sedeelectronica.valledeegues.es/catalogoservicios.aspx?area=577&ambito=1
4.2. Eskabideak aurkezteko unean, izangaiek, eskabideaz gain, honako hau aurkeztu beharko dute:
–Deialdiaren I. eranskineko baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen frogagiriak. Baldin administrazio honen esku badaude izangaiek alegatzen dituzten merezimenduak, izangaiak esan egin beharko du, eta berariaz adierazi beharko du zer prozedura zehatzetan dauden.
–Udalak ofizioz aurkeztuko du hiru urteko antzinatasuna gutxienez (Eguesibarko Udaltzaingoko agente lanpostuaren jabetza hartuz geroztik) ere baduela frogatzen duen dokumentazioa, baita interesdunaren egoera administratiboari buruzkoa eta egindako eta aitortutako zerbitzuei buruzkoa ere.
Noiznahi zuzentzen ahalko dira eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, ofizioz nahiz interesdunak eskaturik.
4.3. Tasak.
Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 20 euroko tasa ordaindu beharko da. Ordainketa eginen da Udalaren egoitza elektronikoan izena emateko izapideak egitean.
4.4. Izangaiek aurkeztu beharko dute dokumentazio jatorrizkoa edo kopia konpultsatua edo behar bezala autentifikatua, indarrean dagoen legeriaren arabera.
5. oinarria.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.
5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Eguesibarko Udalak ebazpen bat emanen du, onesten duena izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Udalaren webgunean, deialdiaren fitxan.
Ezarritako epean inork eskaerarik aurkezten ez badu, ebazpen bat emanen da, adierazten duena bete gabe gelditu dela kategoriaz igotzeko lehiaketa.
5.2. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu eta hamar egun balioduneko epean, interesdunek erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, hala behar izanez gero, egindako akatsak zuzendu.
5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, Eguesibarko Udalak ebazpen bat emanen du, onesten duena izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta argitaratuko da Udalaren web-orrian eta iragarki-taula elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
5.4. Aurreko apartatuetan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan polizia edo udaltzain agentearen zenbakia ageriko da soilik.
6. oinarria.–Kategoriaz igotzeko lehiaketa nola eginen den.
6.1. Kategoriaz igotzeko lehiaketak hiru fase izanen ditu. Lehendabizi, proba teoriko bat egin beharko da, II. eranskineko zerrendako gaiei buruzkoa. Ondoren, merezimenduak baloratuko dira eta proba psikoteknikoak egin beharko dira, eta, azkenik, trebakuntza ikastaro bat egin beharko da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan, oinarri hauetan ezarritako moduan.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan hasiko diren kategoriaz igotzeko lehiaketa osatzen duten probak. Gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak argitara emanen dira, 48 ordu lehenago, gutxienez, Eguesibarko Udalaren web-orrian eta lokaletan.
6.2. Lehiaketaldia.
6.2.1. Lehiaketaldian, lehiakideek aurkeztutako eta behar bezala frogatutako merezimenduak baloratuko dira, eta gehienez 100 puntu izanen dituzte:
a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: 40 puntu, gehienez.
b) Polizia eginkizunarekin lotuta dauden prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa: 30 puntu, gehienez.
c) Hizkuntzak jakitea; euskara, frantsesa, ingelesa eta/edo alemana: 20 puntu, gehienez.
d) Sariak: 10 puntu gehienez.
Epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu aurreko apartatuetarako aurkeztu eta justifikatutako merezimenduak, deialdi honen I. eranskineko baremoaren arabera. Lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezteko unean aurkeztu eta frogatu beharko dira merezimendu horiek, agiri bidez. Epaimahaiak inola ere ezin izanen du frogatutzat hartu aurkeztu ez den eta agiri batez frogatu ez den merezimendurik, eta ezin izanen du eman, atal bakoitzeko, adierazitako gehieneko puntuazioa baino puntu gehiago.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiakideek alegatutako merezimenduen gainean.
Fase hau bukatutakoan, epaimahaiak Eguesibarko Udaleko iragarki-taulan argitaratuko ditu behin-behineko puntuazioak, eta erreklamazioak aurkezteko 5 egun balioduneko epea irekiko du, argitaratzen diren egunetik hasita, izangaiek komeni zaiena alegatu ahal dezaten beren eskubideen arabera.
Behin epaimahaiak ebatzirik behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioak, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak onetsiko ditu, eta argitaratuko ditu Eguesibarko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
Alegaziorik ez bada, behin-behineko puntuazioak behin betiko bihurtuko dira, eta argitaratuko dira aurreko paragrafoan ezarri bezala.
6.3. Proba teoriko-praktikoaren eta proba psikoteknikoen fasea.
6.3.1. Proba teoriko-praktikoaren eta proba psikoteknikoen fasea ariketa hauek egin beharko dira:
a) Lanpostuko edukiari eta eginkizunei buruzko proba teoriko-praktikoa: 150 puntu gehienez.
b) Proba psikoteknikoak: 50 puntu gehienez.
Proba guztiak deialdi bakarraren bidez eginen dira. Bazterturik geldituko dira haietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak.
6.3.2. Proba teoriko-praktikoan (6.3.1. apartatuaren a) letran zehaztua) 150 puntu lor daitezke gehienez: test motako azterketa bat egin beharko da, 100 galderakoa, II. eranskineko gai-zerrendari buruz. Galdera bakoitzak hiru erantzun izanen ditu aukeran. Galdera zuzen bakoitzeko 1,5 puntu emanen dira, eta oker bakoitzeko, 0,5 puntu kenduko.
Proba hau baztertzailea izanen da eta, gainditzeko, 75 puntu lortu beharko dira gutxienez.
Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.
6.3.3. Honela eginen dira proba psikoteknikoko (6.3.1 apartatuko b) letra) gaitasun-probak: zenbait proba eginen dira, zehazteko izangaia zer neurritan egokitzen den lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara. Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen ditu proba horiek (Psikologia Aplikatuaren Atala, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutukoa), eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat. Proba psikoteknikoko gaitasun-proba ez da baztertzailea izanen, eta 0tik 50 puntura bitarte baloratuko da.
Proba teoriko-praktikoa gainditzen duten izangai guztiek eginen dituzte proba psikoteknikoko gaitasun-probak.
Proba honela eginen da:
–Profil profesiografikoa zehaztea: Proposatuko dute NAPIko Psikologia Aplikatuaren Atalak eta deialdiko epaimahaiak, edo hark izendatutako langileek. Azken kasu horretan, lanpostuaren beharrak eta eskakizunak ezagutu beharko dituzte. Azterketa horretatik abiatuta, zehaztuko dira ebaluatu beharreko faktoreak edo gaitasunak, baita eginkizunak behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren eskakizunak ere. Profil profesiografikoaren proposamena epaimahaiari helaraziko zaio, probak hasi aurretik onar dezan.
Kalifikazio-epaimahaia, probak egin aurretik, arduratuko da garrantzizkotzat jotzen diren gai guztiak baliabide egokien bidez argitaratzeaz. Horretarako, NAPIko arlo psikoteknikoko teknikariekin koordinatuko da, eta horiek emanen dizkiote profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak, baita zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak ere.
–Probak bi ariketa izanen ditu:
- Lehenbizikoan ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Galde-sortak izanen dira, oro har nortasunari buruzkoak edo laneko gaitasunei eta/edo trebetasunei buruzkoak.
- Bigarrenean, elkarrizketa pertsonala eginen da, eta/edo talde-lanekoa, eta, hala, lehenbiziko zatiko galde-sortarekin alderatuko dira.
6.4. Alegatutako eta behar bezala frogatutako merezimenduak baloratu ondoren, eta probetako puntuak batuta (proba teoriko-praktikoa eta proba psikoteknikoak), epaimahaiak parte-hartzaileek lortutako puntuazioak paratuko ditu Udalaren web-orrian, eta 5 egun balioduneko epea emanen du, interesdunek beren eskubidearen arabera komeni zaiena erreklama eta alega dezaten balorazio horri buruz.
Erreklamazioetarako epea iraganik eta epaimahaiak haiek ebatzitakoan, epaimahaiak Eguesibarko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko du izangaien zerrenda, lehiaketaldian guztira lortutako puntuazioak adierazita.
Berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasun onarturik handiena dutenen alde joko da. Horrekin ere berdinketa baldin badirau, lehiakide zaharrenaren alde joko da.
7. oinarria.–Igoerarako trebakuntza ikastaroa.
7.1. Zerbitzu berezien egoeran deklaratzea.
Eguesibarko Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostura sartzeko ikastaroa egiteko, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietarako Eskolak emanen baitu, beharrezkoa izanen da hautaketa-prozedura gainditu duten eta eman beharreko plaza hutsen kopuruan sartzen diren izangaiek dagokien Nafarroako Administrazio Publikoari eskatzea zerbitzu berezietako egoera deklaratzeko, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 50.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Trebakuntza ikastaroa egiteko onartutakoen zerrendarekin batera adieraziko da ikastaroa zer toki, egun eta ordutan hasiko den.
7.2. Izaera baztertzailea.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako trebakuntza ikastaroa baztertzailea izanen da. Ikastaroa bukatutakoan, izangaiei "Gai" edo "Ez gai" kalifikazioa emanen zaie, eta azken horiek ezin izanen dira izendatu.
Trebakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, eta eskolak berak erabakitzen duena iraunen du.
Baztertu eginen dira ikastaroa osatzen duten arlo guztiak gainditzen ez dituzten izangaiak.
7.3. Ikastaroa bukatutakoan, langilea jarduneko egoerara itzuliko da berehala, zerbitzu berezietako egoeran deklaratu zenean zuen plazara.
Zerbitzu berezietan deklaratzeak ez du aldaketarik sortuko izangaiaren gizarte aurreikuspeneko sisteman, segituko baitu jatorrizko plazan zuenarekin.
Zerbitzu berezietako egoeran deklaratuta dauden izangaiek, Nafarroako polizia kidegoetako kideak mailaz igotzeko trebakuntza ikastaroak egin bitartean, jasoko dituzte beren jatorrizko plazan aitortuta dauzkaten ordainsariak, osorik, deialdia egiten duen administrazio publikoarengandik, egoera horrek dirauen bitartean.
Izangaiek beren jatorriko administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, aurreko paragrafoan adierazten diren alderdien gainekoa, eta hartan zehaztuko da trebakuntza ikastaroa hasteko dataren aurreko hilean kontzeptu horiengatik jasotakoa.
Zerbitzu berezietako egoera bukatutakoan, aurreko apartatuan aipatutako ordainsari-erregimena izateari utziko zaio, eta horrek ez du ekarriko eskuratutako eskubiderik, ez eskubide pasiborik sortuko, ezta deialdiko plazaren ondoriozko inolako eskubiderik ere.
8. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.
8.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
–Epaimahaiburua: Xuriñe Peñas López, Eguesibarko Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Javier Villanueva Aldave, Eguesibarko Udaleko lehen alkateordea.
–Epaimahaikidea: Íñigo De Carlos Mina, Eguesibarko Udaltzaingoko burua.
Ordezkoa: Rubén Antúnez Hervás, Atarrabiako Udaltzaingoko burua.
–Epaimahaikidea: Ramón Duque Molina, Eguesibarko Udaltzaingoko agente lehena.
Ordezkoa: Marcos García Martínez, Azkoiengo Udaleko Udaltzaingoko burua.
–Epaimahaikidea: Maite Mendive García, Eguesibarko Udaleko langileen arloko teknikaria.
Ordezkoa: Jesús Moriones Oyaga, Eguesibarko Udaltzaingoko inspektoreordea.
–Epaimahaikidea: Beatriz Urricelqui Osinaga, Eguesibarko Udaleko zerbitzu juridikoetako administrari-ofiziala.
Ordezkoa: Javier Hurtado Barace, Noain Elortzibarko udaltzainburua.
–Epaimahaikidea: Langileen Batzordeko ordezkari bat.
Ordezkoa: Langileen Batzordeko ordezkari bat.
–Epaimahaikide idazkaria: Jesús Miguel Erburu Arbizu, Eguesibarko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Pablo Gil Morrás, Eguesibarko Udaleko aholkulari juridiko-kudeatzailea.
8.2. Epaimahaia eratuko da epaimahaiburuak deituta, probak hasi baino lehenago.
8.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Nolanahi ere, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan edo, bestela, haien ordezkoek.
8.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 39/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
8.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruzko auzi guztiak.
Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jasotzen ahalko du, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
9. oinarria.–Hautaprobak gainditu dituztenen zerrenda.
Trebakuntza ikastaroa bururatu ondoan, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak alkateari igorriko dizkio izangaiek trebakuntza ikastaroan lortutako kalifikazioak, izendatu ditzan eta plaza hutsak esleitu diezazkien.
10. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.
10.1. Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, Eguesibarko Udalak kategoriaz igotzeko lehiaketa gainditzen duen izangaia izendatuko du Eguesibarko Udaltzaingoko agente lehen, funtzionarioen araubidean, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
10.2. Izendatutako izangaiek karguaren jabetza hartuko dute haien izendapenean erabakitzen den egunean. Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek igoerarako eskubidea galduko dute.
11. oinarria.–Datu pertsonalen babesa.
Datuen babesa. Eguesibarko Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez: hain zuzen ere, erabiliko dira enplegu deialdiak kudeatzeko, botere publikoak baliatuz.
Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena, eta interesdunak eskabidea aurkeztean emaniko adostasuna.
Datuak zenbat denboraz gordeko diren: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
Datu-hartzaileak: datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-taula elektronikoan, deialdian adierazi bezala.
Eskubideak: jakinarazten dizugu baduzula eskubidea datuetan sartzeko, datu horiek zuzentzeko (zuzenak ez badira), eta datuak ezerezteko, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horiek erabiltzeko, jo beharko duzu Erregistro Orokorrera (Garajonay kalea 1, 31621, Sarriguren –Eguesibar–), edo egoitza elektronikora (https://sedeelectronica.valledeegues.es). Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.
12. oinarria.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka aurkez daiteke gora jotzeko errekurtsoa, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Sarrigurenen, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
I. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA
A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 40 puntu gehienez.
1.–Nafarroako polizia kidego batean, lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,50 puntu, polizia edo agente postuan.
2.–Deialdiaren xede den lanpostuan, Nafarroako polizia kidegoetan bitarteko gisa egindako zerbitzuen urte bakoitzeko: 2 puntu.
3.–Administrazio publiko baten bestelako segurtasun indar eta kidegoetan, lanpostu finkoan, egindako zerbitzuak: 1,50 puntu, polizia edo agente lanpostuan.
4.–Edozein administrazio publikotan polizia kidegoetakoak ez diren lanpostuetan egindako zerbitzuak: 1 puntu urte bakoitzeko.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
3. Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, kontatuko dira egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala.
B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa: 30 puntu gehienez.
1.–Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez 10 puntu.
Oharrak:
1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, eskola-orduen zatikiak hainbanatu eginen dira.
2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.
3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.
4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, puntuazio berarekin baloratuko da Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea. Horien artean berariaz sartzen dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatuak.
5. Ikastaro bakoitzeko gehienez ere eman daitekeen balorazioa 1,0 puntu da.
Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka jasotako edo saritutako zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea, baldin eta lotuta badaude eskainitako lanpostuekin: bi (2) puntu gehienez, kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek egin duen edo taldean egin den, eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa.
3.–Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea, betiere eskainitako lanpostuekin zerikusia badute: gehienez bost (5) puntu, haien iraupenaren arabera kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharrekoak.
4.–Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere bi (2) puntu.
1. Unibertsitateko lizentzia edo gradua: 2,0 puntu.
2. Unibertsitateko diplomak eta doktoretza: 1,0 puntu.
3. Masterrak: 0,75 puntu.
4. Segurtasun pribatuko zuzendaria: 0,50 puntu.
5. Adituak eta espezialistak: 0,25 puntu.
5.–Epaimahaiak baloratu beharreko beste merezimendu batzuk: besteak beste, sektore pribatuko lanak, bekak edo prestakuntza-egonaldiak, edo parte hartzea kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan: gehienez ere lau (4) puntu.
Apartatu honetan aipatutako merezimenduak baloratuko dira soilik baldin deialdiko lanpostuarekin zerikusia badute. Inola ere ez dira baloratuko agente lehenaren lanpostua eskuratzeko behar diren prestakuntza-ikastaroak.
C) Hizkuntzak jakitea; ingelesa, frantsesa, alemana eta/edo euskara (20,00 puntu gehienez).
1. Ingelesa, frantsesa, alemana eta/edo euskara jakiteagatik (hizkuntza horietako bakoitzeko 5 puntu gehienez):
a) A1 maila: 1 puntu.
b) A2 maila: 2 puntu.
c) B1 maila: 3 puntu.
d) B2 maila: 4 puntu.
e) C1 maila: 5 puntu.
Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari gerentearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean daude jasota (2010eko irailaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 117. zenbakia). Ebazpen horren bidez, euskararen eta Europako Erkidegoko hizkuntzen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzen dira.
Goragoko mailari dagokion puntuazioa emanen da, eta ez dira inoiz batuko hizkuntza bereko bi maila edo gehiagoko puntuazioak.
D) Sariak: 10 puntu gehienez.
1.–Zerbitzu Goraipagarrien plaka: 1,25 puntu.
2.–Zerbitzu Goraipagarrien domina: 0,75 puntu.
3.–Jendaurreko esker ona: 0,50 puntu.
4.–Esker on pribatua: 0,25 puntu.
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: hitzaurrea. Atariko titulua. I. titulua: oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala. VIII. tituluko (Estatuaren lurralde-antolaketa) I. kapitulua (Printzipio orokorrak) eta II. kapitulua (Toki Administrazioa). IX. titulua: Konstituzio Auzitegia.
2.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa. II. liburuaren barnean: delituak eta horiei dagozkien zigorrak. I. titulua (Giza hilketa eta giza hilketaren formak); III. titulua (Lesioak); VI. titulua (Askatasunaren aurkako delituak); VII. titulua (Torturak eta osotasun moralaren aurkako beste delituak); VII Bis titulua (Gizakien salerosketa); VIII. titulua (Sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako delituak); IX. titulua (Sorospen-eginbeharra ez betetzea); X. titulua (Bizitza pribatuaren, norberaren irudirako eskubidearen eta egoitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituak); XI. titulua (Ohorearen aurkako delituak); XIII. tituluko (Ondarearen, eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delituak)I., II., III., IV., V., VI., IX. eta X. kapituluak; XVII. tituluko (Segurtasun kolektiboaren aurkako delituak) III. eta IV. kapituluak; XVIII. tituluko I., II., III. eta IV. kapituluak; XIX. tituluko (Herri-administrazioaren aurkako delituak) I., II., III. eta IV. kapituluak; XX. tituluko (Justizia administrazioaren aurkako delituak) I., II., III., IV., V., VI. eta VIII. kapituluak; XXII. tituluko II., III., V. eta VI. kapituluak.
3.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, onesten duena Prozedura Kriminalaren Legea. I. liburua. Xedapen orokorrak. IV. titulua (Nori dagokion delitu eta falten ondoriozko akzioak gauzatzea). II. Liburua (Sumarioa): I., III., IV., V., VI. eta VIII. tituluak. IV. Liburua (Prozedura bereziak): II. eta III. tituluak. VI. liburua (Delitu arinak epaitzeko prozedura).
4.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena.
5.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onesten duena Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina.
6.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, onesten duena Zirkulazio Erregelamendu Orokorra, aplikatuz eta garatuz Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –zeina onetsi baitzen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez–.
7.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa.
8.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, arautzen dituena ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak.
9.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, ordutegi orokorra arautzen duena ikuskizun publikoetarako eta josteta jardueretarako. 95/2003 Foru Dekretua, maiatzaren 5ekoa, aldatzen duena 201/2002 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorra (2003ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).
10.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, onesten duena establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa eta arautzen dituena enpresen eta lokalen erregistroak. 656/2003 Foru Dekretua, urriaren 27koa, aldatzen dituena irailaren 23ko 201/2002 eta 202/2002 foru-dekretuak(2003ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 14koa).
11.–33/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, baldintzak arautzen dituena aisiako jardueretan sartzeko eta haietan egoteko, eta ezartzen dituena sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza irizpideak eta eginkizunak.
12.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.
13.–Ordenantza, eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko bestelako elementuak paratzea arautzen duena.
14.–Merkataritza ez-egonkorra arautzen duen udal ordenantza.
15.–Trafikoari buruzko udal ordenantza.
16.–Suteak prebenitzeari buruzko udal ordenantza.
17.–Udal ordenantza, hizpide duena gizalegezko jokaerak sustatzea eta espazio publikoak babestea.
18.–Udaleko larrialdi-plana.
19.–Udalaren jarduketa-plana, baso-suteen kontra.
20.–Eguesibarko geografia eta historia, kale-izendegia, udalerriari buruzko ezagutza orokorrak.
Iragarkiaren kodea: L2602061
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
