2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXAURI
Zerbitzu anitzetako enplegatu bat aldi baterako kontratatzea
Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat eratzea hautaproben bidez, Etxauriko Udalean sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko.
Lanpostua plantilla organikoan ezarritako ordainsariaz horniturik dago.
Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren testu osoa eta oinarriak, bai eta eskabidea ere, eskuragarri daude Udalaren iragarki-taula elektronikoan.
Etxaurin, 2026ko otsailaren 2an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.
Iragarkiaren kodea: L2601878