2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXALAR
Oposizio-lehiaketa, garbitzailearen lanpostu bat betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
2025eko abuztuaren 28an, Etxalarko Udaleko garbitzailearen lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen, 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Deialdiko laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Etxalarko udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Halaber, deialdiaren 4.2. oinarrian ezarritakoa jarraikiz, inor baztertu ez bada, zuzenean onetsiko da onartutakoen behin betiko zerrenda, eta zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
Honenbertzez, ebatzi dut:
1.–Deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, ondotik heldu dena:
Onartuak:
1.–VALVERDE UGALDE, NEREA
2.–DELGADO RADA, RAÚL
3.–GALARREGUI INDABURU, LOURDES
Baztertuak: inor ere ez.
2.–Adieraztea oposizioaren lehendabiziko ariketa 2026ko maiatzaren 15ean izanen dela, 9:00etan, Etxalarko kultur etxean (Jauregieta kalea, 4).
3.–Ebazpen hau, halaber, Udaleko iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan argitara dadin agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4.–Ebazpen honen berri ematea Etxalarko Udalbatzaren honen hurrengo bileran.
Etxalarren, 2026ko otsailaren 6an.–Jarduneko alkatea, Leire Olagarai Goienetxe.
Iragarkiaren kodea: L2601921