42. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

120E/2026 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka bat esleitzea, onuradunak ezagutza teorikoa eta praktikoa lor dezan kirol entrenamenduaren oinarri zientifikoen gainean, lesioen prebentzioaren gainean eta jarduera fisikoak osasunarekin duen loturaren gainean. Prestakuntza hori Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan eginen da.

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak urriaren 29an emandako 111E/2025 Foru Aginduaren bidez, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka baten deialdia onetsi zen, onuradunak ezagutza teorikoa eta praktikoa lor dezan kirol entrenamenduaren oinarri zientifikoen gainean, lesioen prebentzioaren gainean eta jarduera fisikoak osasunarekin duen loturaren gainean. Prestakuntza hori Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan eginen da. Deialdia 2025eko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ekoan.

9. oinarrian adierazten da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak esleituko dituela bekak, Ebaluazio Batzordeak proposatuta, eta ezartzen da ezen Ebaluazio Batzordeak 6. oinarrian ezarritako merezimenduen baremoaren arabera aztertu eta ebaluatuko dituela aurkezten diren eskaerak, eta, gero, beka emateko proposamena eginen duela, izangai bakoitzak lortutako puntuazioaren araberako lehentasun hurrenkerari jarraikiz.

Egiaztatu ondoren eskatzaile guztiek foru aginduaren 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela, Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzak txosten bat aurkeztu du, non balorazio irizpideen aplikazioa adierazten baita, bai eta aurkeztutako eskaeren lehentasun hurrenkera ere, balorazio hori deialdiaren oinarrien 6. oinarriaren arabera aplikatu ondoren. Horrekin batera, proposatu du Iker Alcuaz Rodríguez jaunari ematea Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzeko beka, 13,16 puntuko balorazioa lortu baitu.

LEHENTASUN HURRENKERA

ESPEDIENTEAREN ZENBAKIA

ESKATZAILEA

IKASKETA
ESPEDIENTEA

MASTERRA

INGELESA

EUSKARA

ESP.
ZIENTIFIKOA

OROTARA

0011-3204-2026-000006

IKER ALCUAZ RODRIGUEZ

9,16

2

1,2

0,8

13,16

0011-3204-2026-000002

ANDONI SESMA MENDAZA

8,27

2

1,2

1

12,47

0011-3204-2026-000004

OIER LÓPEZ MARÍN

7,47

1,2

1,6

10,27

0011-3204-2026-000008

MIKEL NICOLAY CUELLAR

7,36

1,2

1,6

10,16

0011-3204-2026-000007

MIKEL OROZ LUCEA

7,546

1,6

9,146

0011-3204-2026-000003

UNAI ESPINAL MARQUEZ

7,384

1,6

8,984

0011-3204-2026-000005

AINARA GIL LANCHO

7,4

0,8

8,2

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuak eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka bat emateko deialdiaren barruan, zeinaren helburua baita, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan arituz, onuradunak ezagutza teorikoa eta praktikoa lortzea kirol entrenamenduaren oinarri zientifikoen gainean, lesioen prebentzioaren gainean eta jarduera fisikoak osasunarekin duen loturaren gainean, onestea, alde batetik, deialdian onartu diren eskatzaileen zerrenda, eta, bestetik, eskatzaileek merezimenduen balorazioan lortutako puntuazioaren araberako lehentasun hurrenkera, ebazpen honen azalpen zatian zehazten denaren arabera.

2. Iker Alcuaz Rodríguez jaunari ematea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka, puntuaziorik onena lortu duen izangaia delako, eta gainerako eskaerak ezestea.

3. Beka 2026ko otsailaren 2an hasiko da, eta 2026ko abenduaren 31n bukatuko.

4. Guztira, 14.465 euroko gastua baimentzea, honela banaturik:

–13.150 euro 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren "Kirol ikerketarako bekak" izeneko A50003-A5200-4809-336105 partidaren kargura.

–1.315 euro 2027ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den aurrekontu-partidaren kargura.

Beka hilabete bakoitza bukatutakoan ordainduko da, hilean 1.315 euro gordin gehienez, edo horren zati proportzionala, hala badagokio, bekadunari banku-transferentzia bat eginez.

Zenbateko horretatik, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokiona kenduko da. Era berean, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak hilero ordainduko du bekadunari dagokion Gizarte Segurantzako kotizazio-kuotaren zatia (65 euro). Zenbateko hori kontuan hartuko da bekaren gastu osoan, eta, beraz, gastu gordinean sartuta dago.

5. 1.315 euro askatzea 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren "Kirol ikerketarako bekak" izeneko A50003-A5200-4809-336105 aurrekontu-partidaren kargura.

6. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Lehendakaritza Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko otsailaren 3an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2601709