40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2026ko tasak eta prezio publikoak

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2025eko abenduaren 22an egin bilkuran, aho batez onetsi zituen jarraian ageri diren tasak eta prezio publikoak 2026rako. Tasak indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzen direnean. Hona hemen:

–Larreen aprobetxamendua:

  • Ardi-azienda eta ahuntz-azienda: 1,20 euro/denboraldia.
  • Behi-azienda: 10,00 euro.
  • Zaldi-azienda: 15,00 euro.

–Etxerako epaitzak: 60,00 euro.

–Batzordekideak bilkuretara joateagatik: 35 euro.

–Batzordekideak batzordeetara joateagatik: 20 euro, eta gehienez ere 20 bilkura seihilekoan.

–Fotokopiak: 0,10 euro.

–Proiektorea erabiltzea: 6 euro.

–Zairaitzuko jantzi tradizionalak erabiltzea:

  • Batzordearen ekitaldietarako (Urruxkide Eguna, esaterako): 0 euro.
  • Beste ekitaldi batzuetarako: bermea + 10 euro.
  • Kalterik eginez gero, partikularrak bere gain hartuko du konponketaren gastua.

–Langileen eta batzordekideen kilometrajea:

  • Kilometrajea pistetan: 0,40 euro kilometroko.
  • Kilometrajea errepidean: 0,37 euro kilometroko.

–Irati mantentzeko tasa:

  • Ibilgailuen sarrera orokorra: 7 euro.
  • Ibilgailuen sarrera, beherapenarekin: 4 euro.
  • Autobusen sarrera orokorra: 45 euro.
  • Autobusen sarrera, beherapenarekin: 22 euro.
  • Mikrobusen sarrera orokorra: 28 euro.
  • Mikrobusen sarrera orokorra, beherapenarekin: 18 euro.
  • Motoen sarrera orokorra: 3 euro.
  • Motoen sarrera orokorra, beherapenarekin: 2 euro.

–Zizen gaineko ordenantza:

  • Eguneko bonua: 10 euro.
  • Denboraldiko bonu orokorra: 100 euro.
  • Denboraldiko bonua, Zaraitzun erroldatuta ez badaude ere, bertako etxebizitza baten jabeak direnentzat: 35 euro.

Erabaki honen aurka, hautara, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Ezkarozen, 2026ko otsailaren 5ean.–Batzordeko lehendakaria, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2601824