2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean. Behin betiko onespena
Jurramendiko Mankomunitateak, 2025eko azaroaren 26an egin ohiko batzar orokorrean, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean.
Erabaki hori 2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16koan. Jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean erakundearen Idazkaritzan, eta inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu. Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoaren arabera, aldaketa hori behin betiko onetsirik gelditu da eta bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Lizarran, 2026ko otsailaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.
ALDAKETA, UR ZERBITZUAREN ERREGELAMENDUAREN TESTU BATEGINEAN
53. artikulua. Aldez aurreko betebeharrak. (Lehen paragrafoa).
Urbanizazioa edo obra arrunta egiteko edozein proiektu onetsi aurretik, eta zernahi kasutan, eraikitzeko lizentziak eman aurretik, mankomunitateko kasuan kasuko entitateak txostena eskatu beharko dio enpresari sare publikotik hargunea egiteko egokientzat jotzen den puntutik hornidura eta saneamendua egiteko benetako aukerei buruz eta beste edozein eskakizun teknikori buruz, beharrezkoa bada zerbitzuak behar diren baldintzetan emateko.
83.4. artikulua.
Etenak eta lotura berriak sortzen dituzten gastuak abonatuaren kontura izanen dira, salbu eta ordaintzeko dagoen zorra guztiz pagatzen bada 2. apartatuan zehazten den epearen barnean.
Iragarkiaren kodea: L2601777