2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARALARKO ELKARTEA
Baso-aprobetxamendua enkante publikoan, %10 merkeago
Aralarko Elkarteak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:
Hauxe da 2. lotea:
ESPEZIEA | ZUHAITZ KOP. | BOLUMEN OSOA | ZUR BOL. | EGURRA |
PAGOA | 1.909 | 1.888,50 m³ | 75,10 m³ | 1.813,4 m³ |
Balorazioa: 28.816,60 euroan dago baloratua, BEZa kanpo (%12).
Eskaintzak aurkeztuko dira, baldintza-agirian ezarritako dokumentazioarekin batera, gutun-azal itxian, Aralarko Elkartearen Erregistroan (Herriko Plaza 1-1., Lakuntza) edo 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita (14:00ak arte). Azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da epea.
Eskaintzak irekiko dira aurkezteko epea bukatu ondoko ostegunean, 12:00etan.
Baldintza administratibo, ekonomiko, juridiko eta teknikoen agiria interesdunen eskura dago Aralarko Elkartearen bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
Lakuntzan, 2026ko otsailaren 9an.–Lehendakaria, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L2601977