40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Indize zuzentzaile berriak onartzea

2026ko otsailaren 6an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 75/2026 Ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:

"2026ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzak, II. eranskinean, 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) dagozkion udalez udaleko koefiziente zuzentzaileen aplikazioa ezartzen du, ondasun horien zerga-oinarriak berdintzeko xedearekin, nabarmena baita Mankomunitatearen esparruan dagoen desberdintasuna. 2026ko ekitaldian aplikatzen diren koefizienteak 2025eko urrian zeuden Nafarroako Lurralde Aberastasuneko Erregistroko erregistro-balioak kontuan hartuta onartzen dira. Horregatik, ordenantza horrek ondokoa aurreikusten du: "2026ko ekitaldian balorazio-ponentzia berririk indarrean jarriko balitz, delako udalaren koefiziente zuzentzailea moldatu beharko litzateke, katastro-balioak aldatu izan litezkeeneko proportzioan".

191. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2025eko irailaren 25ean, Ultzamako balorazio-ponentzia onartu zen behin betiko.

212. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2025eko urriaren 23an, Barañaingo balorazio-ponentzia onartu zen behin betiko.

220. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2025eko azaroaren 4an, Olaibarko balorazio-ponentzia onartu zen behin betiko.

Zerbitzu teknikoek indize zuzentzaile berriak zehazteko beharrezkoak diren egiaztatzeak egin dituzte.

Horren guztiaren arabera,

EBATZI DUT:

1.–2026ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea Ultzamako udalerrian:

–Aldatuko den indizea: 1,15.

–Indize berria: 1,11.

2.–2026ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea Barañaingo udalerrian:

–Aldatuko den indizea: 1,02.

–Indize berria: 0,96.

3.–2026ko hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantzako II. eranskineko 4. erabilpen-kodeari (etxebizitza) aplikatzekoa zaion indize zuzentzaile berria onartzea Olaibarko udalerrian:

–Aldatuko den indizea: 1,87.

–Indize berria: 1,19.

4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

5.–Ebazpen hau Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateari jakinaraztea.

Iruñean, 2026ko otsailaren 9an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2602015