2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak aparkatzeko garajea
Aditzera ematen da espedientea Idazkaritzan egonen dela hogei egun baliodunean, hura azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen; hori guztia, bete beharrez xedaturik dagoena martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59.3 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua).
Espedientea: LICACLAY/2025/6 - 273879N.
Sustatzailea: Construcciones Auztarri SL.
Jarduera: ibilgailuak aparkatzeko garajea.
Tokia: Kale Nagusia 51, 180. lurzatia, Atarrabia.
Atarrabian, 2026ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2601841