40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

15E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2026ko Hondakinen Funtsaren banaketa, foru agindu honen II. eranskinean biltzen diren esleipen irizpideen arabera.

Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen bidez Hondakinen Funtsa eratu zen, haren bitartez zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea.

Hondakinen Funtsa ingurumen arloan eskumena duen departamentuaren aurrekontuan txertatzen da, atal bereizi batean. Honako baliabide hauek ditu:

a) Hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zerga biltzearen ondoriozko zenbatekoak.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak hondakinen arloko araudia hausteagatik ezarritako zehapenetan bildutako zenbatekoak.

c) Nafarroako Ogasunean hondakinak kudeatzeko eratutako finantza bermeen zenbatekoa, behin foru lege honen 41. artikuluan ezarritako prozedura tramitatu ondotik.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren aurrekontuan aurreikusten diren ekarpenak.

e) Beste erakunde batzuek emandako dirulaguntza eta laguntzak.

f) Partikularrek, enpresek edo instituzioek funtsari berariaz egiten dizkioten dohaintzak, jaraunspenak, ekarpenak eta laguntzak.

g) Nafarroako Gobernuari sustapen- eta komunikazio-jardueretarako zuzenean egindako ekarpenak, ontzien hondakinak kudeatzeko (edo, ekoizlearen erantzukizun zabalduaren esparruan, hondakinak kudeatzeko garatzen diren beste sistema batzuetarako) ezartzen diren sistemekin sinatzen diren hitzarmenen ondoriozkoak, eta, hala badagokio, toki-entitateek helburu horietarako erabiltzen ez dituztenak.

h) Hondakinak kudeatzeko lanak finantzatzeko beste edozein ekarpen.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 36/2022 Foru Legearen bidez, hondakindegietan hondakinak biltegiratzeari, errausteari eta hondakinak batera erretzeari buruzko zerga egokitu zen Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legeak ezarritakora. Horregatik, 2023ko urtarrilaren 1etik, zerga horrengatik ordaindutako zenbatekoak udal-hondakinen fluxuetan eta beste hondakin batzuen fluxuetan bilduko dira aurrerantzean.

Bestalde, 2026ko Hondakinen Funtsak 6.894.350 euro ditu, hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zergatik heldu direnak, baita 209.073 euroko diru-sarrerak ere, zeinek jatorria baitute hondakinen arloko arau-hausteengatik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ezartzen dituen isunetan. Hortaz, guztirako zenbatekoa 7.103.423 eurokoa da. Diru-sarrera horiek kalkulatzeko, kontuan hartu da 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitarteko aldia, bat etorriz Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Hala, foru agindu honen bidez banatzen dira 2026ko Hondakinen Funtsaren diru sarrerak, eta, horrekin, zenbait agindu betetzen dira; zehazki, honako hauetan ezarrita daudenak: 49/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, Hondakinen Funtsa arautzen duena; eta 14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa. Izan ere, azken horren 43. artikuluan ezartzen denez, "Hondakinen funtsa izeneko aurrekontu partida banatzeko modua ingurumenaren arloko eskumenak dituen departamentuak erabakiko du urtero, Nafarroako Hondakinen Erakunde Publikoari kontsulta egin ondotik, hondakinen hierarkiako goiko mailadiak lehenetsiz eta helburuak betetzea eta ingurumen larrialdia kontuan hartuta, hondakinen fluxu bakoitzak hartarako egiten duen ekarpen ekonomikoaren proportzioan eta honako arlo hauen arabera (...)".

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuaren bidez, urteroko azterketa egin du, jakiteko zer egoeratan dagoen hondakinen kudeaketa Nafarroako Foru Komunitatean, eta proposamen bat egin du funtsa banatzeko. Hitzartutako proposamen hori 2025eko azaroaren 28an helarazi zaie Hondakinen Partzuergoari eta Iruñerriko Mankomunitateari. Eta bi entitateek, aurrez hitzartutako hilabeteko epearen barruan egin dituzte I. eranskinean ageri diren iruzkinak. Artxibo horretan bertan daude, halaber, iruzkin horiei emandako erantzunak eta arrazoiak.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta jaso diren ekarpenak, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak proposatu du honako zenbateko hauek modu proportzionalean banatzea, hondakinen fluxu bakoitzaren diru-ekarpenaren arabera eta kontuan harturik Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluko arloak:

a) Udal-hondakinen fluxua. 3.540.466 euro, toki-entitateei dirulaguntzak emateko, baldin eta entitate horiek esleituta badute etxeko hondakinen bilketa, garraio edo kudeaketarako eskumena, eta Hondakinen Funtsa eratzeko ekarpena egin badute kontzeptu horregatik. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluarekin bat, toki-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen ahal direnez, laguntza-lerroetan sartuko dira zerbitzuak emateko eta pertsonifikatzeko eredu guztiak.

b) Beste hondakin batzuen fluxua. 2.045.342 euro, enpresei dirulaguntzak emateko, proiektuak gauzatu ditzaten industriako hondakinen arloko prebentzioan, berrerabiltzeko prestakuntzan eta birziklatzean.

c) Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak. 1.517.615 euro. Horietatik 100.000 euro azterlan eta lan teknikoetarako dira; 857.387 kutsatutako lurrei buruzko lanak (enkarguak), karakterizazioak eta hainbat lan egiteko dira; 55.010 euro datuen kudeaketa eta teleizapidetze sistemak hornitzeko dira; eta 505.218 euro eremu degradatuak eta hondakindegiak lehengoratzeko jarduketak egiteko dira.

Adierazitakoarekin bat, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilaria izendatzen duen abuztuaren 6ko 34/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea 2026ko Hondakinen Funtsaren banaketa, foru agindu honen eranskinean biltzen diren esleipen-irizpideekin bat, honela:

a) 3.540.466 euro, toki-entitateei dirulaguntzak emateko, baldin eta entitate horiek esleituta badute etxeko hondakinen bilketa, garraio edo kudeaketarako eskumena, eta zergak ordaindu badituzte kontzeptu horregatik. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluarekin bat, toki-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen ahal direnez, laguntza-lerroetan sartuko dira zerbitzuak emateko eta pertsonifikatzeko eredu guztiak. Zehazki, zenbateko hori da 2026an eta ondorengo ekitaldietan jarduketak egin daitezen etxeko hondakinen arloko prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta kudeaketarekin lotuta.

Deialdietako gastua deialdiak onestean baimenduko da, Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako partida hauen eta ondorengo ekitaldietako partida baliokideen kargura:

  • 740001 74100 4609 456205 Hondakinen Funtsa. Toki-entitateentzako dirulaguntzak (1.200.000 euro).
  • 740001 74100 7609 456204 Hondakinen Funtsa. Toki-entitateentzako dirulaguntzak (2.340.466 euro).

Partida horien artean funts-mugimenduak egiten ahalko dira, baita adierazitako aurrekontu-ekitaldien artean ere, gastu-konpromisoa doitzeko, dirulaguntzetarako egiten diren eskaeren arabera eta, gehienez ere, bi partiden baturaraino: 3.540.466 euro.

b) 2.045.342 euro, enpresei eta toki-entitateei dirulaguntzak emateko, proiektuak exekuta daitezen industria-hondakinak prebenitzeko, berrerabiltzeko prestatzeko eta birziklatzeko, optimizatu eta hobetu daitezen eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak birziklatzeko eta balorizatzeko sistemak eta balorizatu daitezen hondeatutako material naturalak, 2026an eta hurrengo ekitaldietan egin beharreko lanak badira, betiere.

Deialdietako gastua deialdiak onestean baimenduko da, Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorretako partida hauen eta ondorengo ekitaldietako partida baliokideen kargura:

  • 740001 74100 7609 456212 Hondakinen Funtsa. Eraikin publikoetan amiantoa kentzea (10 euro).
  • 740001 74100 7701 456202 Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak (1.390.000 euro).
  • 740001 74100 7701 456205 Hondakinen Funtsa. Eraikin pribatuetan amiantoa kentzea (200.000 euro).
  • 740001 74100 7800 456200 Hondakinen Funtsa. Eraikin pribatuetan amiantoa kentzea (455.332 euro).

Partida horien artean funts-mugimenduak egiten ahalko dira, baita adierazitako aurrekontu-ekitaldien artean ere, gastu-konpromisoa doitzeko, dirulaguntzetarako egiten diren eskaeren arabera eta, gehienez ere, partida horien baturaraino: 2.045.342 euro.

c) 1.517.615 euro 2026an eginen diren jarduketa orokorretarako eta ingurumen-larrialdiko jarduketetarako. Horietatik:

  • 30.000 euro informazio kanpainak egiteko dira. Diru-kopuru hori 740001 74100 2262 456200 Hondakinen Funtsa. Informazio eta sentsibilizazio kanpainak aurrekontu-partidaren kontura izanen da.
  • 15.000 euro sentsibilizazio kanpainak egiteko dira. Diru-kopuru hori 740001 74100 2266 456200 Hondakinen Funtsa. Ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldiak eta konferentziak aurrekontu-partidaren kontura izanen da.
  • 30.000 euro azterketak eta lan teknikoak egiteko dira. Diru-kopuru hori 740001 74100 2276 456207 Hondakinen Funtsa. Azterlan eta lan teknikoak aurrekontu-partidaren kontura izanen da.
  • 857.387 euro ekonomia zirkularreko azterlanei eta Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planaren eta Ekonomia Zirkularraren Agendaren jarraipenari buruzko lanetarako, aurrekontu partida honen kargura: 740001 74100 2276 456211 Hondakinen Funtsa. NIK sozietateari egindako enkargua. Hondakinen Funtserako azterlan eta lan teknikoak.
  • 133.570 euro eremu degradatuak lehengoratzeko jarduketetarako dira. Diru-kopuru hori 740001 74100 2279 456200 Hondakinen Funtsa. Ingurumen larrialdiko jarduketak aurrekontu-partidaren kontura izanen da.
  • 25.000 euro birziklatzea sustatzeko kanpainetarako da. Diru-kopuru hori 740001 74100 4701 456900 Hondakinen Funtsa. Etxetresna elektrikoak konpontzeko bonuak aurrekontu-partidaren kontura izanen da.
  • 371.648 euro eremu degradatuak lehengoratzeko jarduketetarako dira. Diru-kopuru hori 740001 74100 6019 456900 Hondakinen Funtsa. Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak aurrekontu-partidaren kontura izanen da.
  • 10 euro datuen trazabilitate, kontrol eta teleizapidetze sistemak hornitzeko dira. Diru-kopuru hori 740001 74100 6091 456200 Hondakinen Funtsa. Proiektu teknikoak aurrekontu-partidaren kontura izanen da.
  • 55.000 euro datuen trazabilitate, kontrol eta teleizapidetze sistemak hornitzeko dira. Diru-kopuru hori 740001 74100 6092 456209 Hondakinen Funtsa. TRACASAri enkargua. Amiantoa laguntza mapak eta inbentarioak aurrekontu-partidaren kontura izanen da.

2. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Epeak foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalera, Nafarroako Hondakinen Partzuergora eta Iruñerriko Mankomunitatera.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 20256ko urtarrilaren 28an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

I. ERANSKINA.– 2026KO HONDAKINEN FUNTSA BANATZEKO PROPOSAMENAREN AURKAKO ALEGAZIOAK

DATA

AURKEZLEA

ALEGAZIO
ZENBAKIA

AGIRIA

DESKRIBAPENA

ONETSIA/EZETSIA

JUSTIFIKAZIOA

2025/12/24

Izarbeibarko Mankomunitatea, Bortzirietako Mankomunitatea eta Baztango Udala

1

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Proposatzen da prebentzio-adierazlean (sorreraren murrizketa) kontuan hartzea eta kontabilizatzea mankomunitateek/toki-entitateek bildutako hondakin-fluxu guztiak, "industrialdeetako ibilbideak" deiturikoetan barne. Kasu batzuetan, mankomunitateek jasotzen dituzte, etxekoekin pareka daitezkeela jotzen direlako, baina ez dira kontuan hartzen, eta, beraz, ez dira kontabilizatzen kudeatutako hondakinen guztizko zenbaketan. Prebentzio adierazlea kalkulatzeko, urte bat aurrekoarekin alderatzen da, eta oso zaila da hori urtez urte lortzea, ez baitago soilik entitateek hartutako neurrien mende. Agian interesgarria izanen litzateke adierazle hori epe luzeagora baloratzea, eta 2010eko datuetara ez mugatuta ere, azken 5 urteetako epea hartzea, adibidez, bilakaera ikuspegi zabalago batetik aztertzeko.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean, aztertuko da onartzea guztizko sorkuntzan industrialdeetako ibilbideetatik datozen hondakinak sartzea, bai eta murrizketaren konparazioa 5 urte inguruko epearekin egitea ere, urte bakarrarekin konparatu beharrean. Era berean, 2019a erreferentzia-urtetzat hartzea aztertuko da.

2025/12/24

Izarbeibarko Mankomunitatea, Bortzirietako Mankomunitatea eta Baztango Udala

2

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Industrialdeetako hondakinak bereizi gabeko frakzioaren murrizketaren adierazlean sartzea proposatzen da.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean aztertuko da.

2025/12/24

Izarbeibarko Mankomunitatea, Bortzirietako Mankomunitatea eta Baztango Udala

3

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Proposatzen da inausketetarako berariazko eta bereizitako bilketa duten mankomunitateetan/toki-entitateetan, eta, betiere, karakterizazioetan ez bada ikusten edukiontzian biltzen direnak inausketa handiak direla, inausketa hori desegokitzat ez jotzea bereizita jasotako frakzio organikoan.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean aztertuko da.

2025/12/24

Izarbeibarko Mankomunitatea, Bortzirietako Mankomunitatea eta Baztango Udala

4

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Proposatzen da bereizita jasotako frakzio organikoa biltzearen adierazlea %10etik aurrera puntuatzen hastea, eta gutxienez %50eko biltzera iritsi behar dela kontuan hartzea (legezko helburua), 10 puntu lortu ahal izateko. Puntuazio taula hau proposatzen da: Puntu 1 adierazlearen balioak %10 eta %35 artean badaude; 5 puntu adierazlearen balioak %35 eta %50 artean badaude; 10 puntu adierazlearen balioak %50 eta %55 artean badaude; 15 puntu adierazlearen balioak %55 eta %60 artean badaude; eta 20 puntu adierazlearen balioak %60 eta %70 artean badaude.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean aztertuko da.

2025/12/24

Izarbeibarko Mankomunitatea, Bortzirietako Mankomunitatea eta Baztango Udala

5

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Puntuazio berri bat planteatu da: 0 puntu, bereizita jasotako frakzio organikoaren kalitate-adierazlearen balioak –%100 eta –%75 artean badaude; 5 puntu, adierazlearen balioak %75 eta %85 artean badaude; 10 puntu, %85 eta %88 artean badaude; 15 puntu, %88 eta %90 artean badaude; eta 20 puntu, %90 eta %100 artean badaude.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean aztertuko da.

2025/12/24

Izarbeibarko Mankomunitatea, Bortzirietako Mankomunitatea eta Baztango Udala

6

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Bilketa bereizi globalaren adierazlean, proposatzen da bilketa bereizia %40tik gorakoa denean hastea puntuatzen, puntuazio irizpide hau aplikatuta: 0 puntu adierazlearen balioak %0 eta %40 artean badaude; 5 puntu adierazlearen balioak %40 eta %50 artean badaude; 10 puntu adierazlearen balioak %50 eta %55 artean badaude; 15 puntu adierazlearen balioak %55 eta %60 artean badaude; eta 20 puntu adierazlearen balioak %60 eta %100 artean badaude.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean aztertuko da.

2025/12/24

Izarbeibarko Mankomunitatea, Bortzirietako Mankomunitatea eta Baztango Udala

7

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Gaur egun, adierazleek prebentzioan, errefusa frakzioan eta materia organikoan jartzen dute arreta. Proposatzen da adierazleak epe luzeragora berrebaluatzea, entitateek hondakinen kudeaketako gainerako zerbitzuetan egindako ahalegina ere baloratzeko.

Deribatua, onetsia

Hurrengo deialdietan aztertuko da.

2025/12/24

Izarbeibarko Mankomunitatea, Bortzirietako Mankomunitatea eta Baztango Udala

8

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Oinarrien III. eranskinean aipatzen da adierazleak kalkulatzeko erabiliko diren datuak 2023. urtekoak izanen direla; zehazki, honako hauek aipatzen dira: "Adierazle hauek eskatzaile bakoitzarentzat banaka kalkulatuko dira, 2023ko Hondakinen Funtseko udal hondakinen adierazleei buruzko datuak erabiliz. Datu horiek Nafarroako Gobernuaren Hondakin Planaren udal hondakinen inbentarioaren web-atarian daude". Uste dugu erabili beharreko datuek argitaratutako azken datuak izan behar dutela beti, eta, beraz, gure ustez, 2024ko inbentarioko datuak hartu beharko lirateke kontuan.

Onetsia

Erabili beharreko datuak argitaratutako azken datuak direla jo da.

2025/12/24

Izarbeibarko Mankomunitatea, Bortzirietako Mankomunitatea eta Baztango Udala

9

Urteko/urte anitzeko oinarri arautzaileak

Adierazleak behar bezala erabili ahal izateko, gehitu nahiko genuke beharrezkoa dela karakterizazio kopuru adierazgarri bat izatea. Gure ustez, karakterizazio horiek nahikoak izan beharko lukete kopuruari dagokionez, denboran bereizita egon eta entitate guztientzat baldintza berdinetan eginda, eta, horretarako, kanpoko erakunde batek kontratatu beharko lituzke horiek mankomunitate/entitate guztientzat.

Ez da bidezkoa

Ez da izapide honen xedea. Hala ere, uste da karakterizazioek adierazgarriak izan behar dutela.

2025/12/31

Nafarroako Hondakinen Partzuergoa

10

Funtsaren banaketa

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak eskatzen du Partzuergoaren Prebentzio Bulegotik eratorritako eta Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Sustatzeko Bulegoarekin adostutako proiektuak entitateendako zuzkiduratik kanpo geratu behar direla eta Ekonomia Zirkularraren Agendako 2740001 74100 2276 456211 Hondakin Funtsa. NIK sozietateari egindako enkargua aurrekontu-partidaren kargura sartu behar direla.

Ezetsia

Ezin da adierazitako partidan sartu.

2025/12/31

Nafarroako Hondakinen Partzuergoa

11

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak eskatu du 2. linearen c) atalaren barruan ("gaikako bilketako frakzioak tratatzeko plantetan ekipoak hobetzea eta eraginkortasuna hobetzeko ekipoak eta instalazioak berritzea") transferentzia-instalazioak ere sartzeko.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean aztertuko da.

2025/12/31

Nafarroako Hondakinen Partzuergoa

12

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

Nafarroako Hondakinen Partzuergoak eskatu du lerro bakoitzaren zuzkidurarako muga bat ezartzeko, urteko funtsaren formulazioan egiten denaren antzera. Izan ere, 8. oinarrian dirulaguntza emateko irizpideei buruz xedatutakoa oinarri hartuta, ulertzen da esleipena 2. lerrotik hasiko dela. Eta Partzuergoak uste du, lerro bakoitzerako gehieneko zuzkidura zehaztu ez denez, gerta daitekeela zenbatekoaren erdia baino gehiago lerro horretara bideratzea, eta, horren ondorioz, 1. lerroa kaltetuta suertatzea, argi eta garbi.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean aztertuko da.

2026/01/09

Sakanako Mankomunitatea

13

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

Sakanako Mankomunitateak 1.b lineako (konpostaje plantak) jarduketei 20 puntu esleitzeko eskatu du.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean aztertuko da.

2026/01/09

Sakanako Mankomunitatea

14

Funtsaren banaketa

Sakanako Mankomunitateak proposatu du 2026ko Hondakinen Funtsa. Bestelako hondakinen fluxua ataleko dirulaguntzaren oinarrietan diruz lagundu daitezkeen proiektutzat hartzea enpresa berberek edo beste entitate pribatu batzuek eskualde mailan egiten duten komunikazioarekin zerikusia duten proiektuak, batez ere hondakin industrialen identifikazioarekin eta kudeaketarekin zerikusia dutenak.

Ez da bidezkoa

Ez dagokio kontsulta honi, etxekoak ez diren hondakinei buruzko jarduketak baitira.

2026/01/12

Erriberako Mankomunitatea

15

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

Toki entitate bakoitzeko emandako laguntzaren gehieneko muga 3.000.000 eurora igotzea proposatzen da.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean aztertuko da.

2026/01/12

Erriberako Mankomunitatea

16

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

Proposatzen da finantzaketa funtsa beste jarduera batzuei zabaltzea: deialdi batean baino gehiagotan egin daitezkeen jarduera berezi eta apartekoei.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean aztertuko da.

2026/01/12

Erriberako Mankomunitatea

17

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

Eskatzen da aztertzea ea alda daitezkeen egungo espazio berari eutsiko dion birziklatze-planta bat eraberritzeko eta aldatzeko proiektu bat baloratzeko kontuan hartu beharreko adierazleak. Nafarroarentzat duen interesagatik puntuazio tekniko handiagoa izatea eskatzen da.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean aztertuko da.

2026/01/13

Nafarroako Erriberagoieneko HHSak kudeatzeko Mankomunitatea

18

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

Eskatzen da 2.000.000 eurora handitzea tratamendu zentroetarako laguntzen 1. lerrorako toki-entitate bakoitzarentzako laguntzaren gehieneko muga.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean aztertuko da.

2026/01/13

Nafarroako Erriberagoieneko HHSak kudeatzeko Mankomunitatea

19

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

Eskatzen da esplizituki ezartzea tratamendu zentroetarako laguntzen 1. lerroak 8.000.000 euroko zenbatekoa izanen duela, eta gainerakoa inbertsio txikien 2. lerrorako utziko dela.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean aztertuko da.

2026/01/13

Nafarroako Erriberagoieneko HHSak kudeatzeko Mankomunitatea

20

Urte anitzeko oinarri arautzaileak

Materia organikoa prebenitzeko eta biltzeko adierazleak kontuan hartuko dira proposatutako inbertsioaren egokitasuna baloratzerakoan. Adierazle horiek ez dira beharrezkoak tratamendu zentro mota batzuetarako. Eskatzen da proposatutako inbertsioaren egokitasuna baloratzean, hauek soilik hartzea kontuan: inbertsio-proiektu horrek eragiten dion frakzioari buruzko adierazleak, batez ere frakzio horren balorizazioan lor daitezkeen hobekuntzei dagokienez. Izan ere, batzea eta biltzea ez dago tratamendu instalazioetan egindako lanaren kalitatearen mende.

Deribatua, onetsia

Oinarri arautzaileak egiteko izapidean aztertuko da.

II. ERANSKINA.–2026KO HONDAKINEN FUNTSA BANATZEKO IRIZPIDEAK

2025EKO FUNTSAREN BANAKETA

GUZTIZKOA

(euroak)

EHUNEKOA

Udal-hondakinen fluxua

Gaikako bilketarekin, prebentzioarekin eta kudeaketarekin lotutako jardueretarako dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean

3.540.466

%49,84

Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdiko jarduketak

1.180.355

%16,62

GUZTIZKO PARTZIALA

4.720.821

%66,46

Beste hondakin batzuen fluxua

Dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean

2.045.342

%28,79

Jarduketa orokorrak eta ingurumeneko larrialdiak

337.260

%4,75

GUZTIZKO PARTZIALA

2.382.602

%33,54

GUZTIRA

7.103.423

Iragarkiaren kodea: F2601438