40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Xehetasun-azterketa, 10. poligonoko 883., 953., 954. eta 955. lurzatietan. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2026ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Xehetasun-azterketa, 10. poligonoko 883., 953., 954. eta 955. lurzatietan, Valtierrako Udalak sustatutakoa, xede izanik lurzatien lerrokadurak aldatzea, baina hirigintzako aprobetxamendua handitu gabe.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Valtierran, 2026ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2601304