2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Trafikoa arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Trafikoa arautzen duen udal ordenantzan, 46. artikuluaren 12. epigrafea aldatzen zuena.
Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko aldiari buruzko iragarkia argitara eman zen 2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zitzaion alegaziorik aurkeztu. Hala bada, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta aplikatzekoa den gainerako legedian.
Aldaketa egin ondoren Trafikoa arautzen duen udal ordenantzaren 46.12 artikuluan, honela idatzirik gelditu da:
"46. artikulua. Arau orokorrak.
12. Txandaka aparkatzeko eremuak ezarriko dira interesguneetan. Aparkatzeko toki horiek araututako ordutegiaren barnean erabiltzen ahalko dira, berezko seinaleak izanen dituzte, eta arrosa koloreko bide-markak. Bertan aparkatutako ibilgailuei isuna jartzen ahalko zaie, baldin eta ezarritako gehieneko denbora gainditzen badute.
1. eremuan (dendak) sartzen dira Nafarroako Erresuma, Europar Batasuna, Espainia eta Erripagaña etorbideak, eta han aparkatzen ahalko da 60 minutuz gehienez. Ordutegia izanen da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta jaiegunetan, 09:00etatik 14:00etara.
2. eremuan (zerbitzuak) sartzen dira Espainia etorbidea eta Garajonay kalea eta eraikin publikoen ingurua, eta han aparkatzen ahalko da 90 minutuz gehienez. Ordutegia izanen da astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30 arte.
Ordutegi horietatik kanpo, askatasun osoz aparkatu ahal izanen da.
Arau-hauste arintzat joko da ordenantza honetako edozein arau-hauste, eta 30 euroko zehapena ekarriko du, 15 eurokoa azkar ordainduz gero".
Sarrigurenen, 2026ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2601836