2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzaren 2026ko otsailarne 3ko 2026-0008 Ebazpena, zeinaren bidez Untzueko Udalaren 2026ko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:
Lehena.–2026rako lan-egutegia.
2026ko lan-egutegia onestea Untzueko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a eta 6a.
–Martxoaren 19a.
–Apirilaren 2a, 3a eta 6a.
–Maiatzaren 1a.
–Abuztuaren 15a.
–Azaroaren 2a eta 12a.
–Abenduaren 3a, 8a eta 25a.
Bigarrena.–2026ko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Untzueko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astearte eta ostegunetan.
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Untzueko Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 654,95 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 181,02 minutukoa izanen da.
Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.
2026rako onetsitako lan-egutegian, soberan daude 4 egun eta 12 minutu, eta udal langileek nahierara hartuko dituzte horiek.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Untzueko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikon argitaratzea.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Untzuen, 2026ko otsailaren 3an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2601562