40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garaje mankomunatua

Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Espediente zenbakia: 5/2026/AACC.

Sustatzailea: Diversa Espazio Inmobiliario SL.

Jarduera: garaje mankomunatuaren jarduera ezartzea, 2. fasea (37 eta 39 zenbakiak); hartan 1. fasea sartzen da (35 zenbakia) (babes ofizialeko 60 etxebizitza: 20+20+20).

Tokia: Capuchinas pasealekua 35, 37 eta 39, sotoa, sarrera Conde Escritora kaletik; 1-AP (5. poligonoko 1891. eta 1892. lurzatiak, azken hori banandu beharrekoa).

Tuteran, 2026ko otsailaren 13an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2602325