40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2026ko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026rako tasak eta prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, tasa eta prezio publikoak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2026ko tasak eta prezio publikoak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zangozan, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2601990