2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Autobusen armazoietarako egitura metalikoak fabrikatzea
Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Espediente zk.: 259351K.
Sustatzailea: GMB Sakana SL.
Jarduera: autobusen armazoietarako egitura metalikoak fabrikatzeko jarduera.
Tokia: Olaztiko 5. poligonoko 481. eta 482. lurzati katastraletako nabea.
Olaztin, 2026ko abenduaren 9an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.
Iragarkiaren kodea: L2601989