2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Honen bidez, jendaurrean jartzen da alkateak 2026ko otsailaren 4ean eman zuen 3 zenbakidun Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita Olaibarreko Udalaren 2026ko lan-egutegia eta deklaratzen baitira epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak:
"Ikusi da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: 390/2025 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala (2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 30ean). Hona hemen:
Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, bai eta Olaibarreko gainerako jaiegunak ere:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Uztailaren 6a, 7a eta 8a eta abenduaren 28a egun baliogabeak izango dira.
Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 08:30etik 14:30ra arte lan egin beharko da nahitaez; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute nola egin, malgutasunez.
Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.); horiek lan-egutegi berariazkoa izanen dute.
Olaibarreko Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 09:00etik 14:00 artekoa izanen da, astelehenetik ostiralera.
ERABAKIA:
Lehena.–2026ko lan-egutegia onestea, lehen adierazitako baldintzetan.
Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, hots, jaiegun deklaratutakoak.
Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olaibarreko Udalaren iragarki-taulan.
Olaibarren, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L2601691