2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako
Obanosko Udalak, 2025eko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan, 2026ko ekitaldirako. Erabaki hori 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an.
Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da aipatu aldaketa; beraz, argitara ematen da haren testu osoa.
ZERGAK
1.–Lurraren kontribuzioa: %0,25eko tasa bakarra.
2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5eko tasa.
4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:
–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:
–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %16.
5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
Ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eutsiko zaie, salbu Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (12. ordenantza):
Tarifen eranskineko aldaketa:
–I. epigrafea.–Tarifak.
Ezkontza bakoitzeko prezioa: 100,00 euro.
Obanosen, 2026ko otsailaren 6an.–Alkatea, Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2601933