40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUES

2026rako karga-tasak

Muesko Udalak, 2025eko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren karga-tasa, indize, koefiziente eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2025eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko aldia iragan da eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:

1.–%0,30eko karga-tasa ezartzea hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.–%0,70ko karga-tasa ezartzea landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

3.–1 indizea aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.

4.–%3ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko.

5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.

Erabaki hauek 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Muesen, 2026ko otsailaren 4an.–Alkatea, Adolfo Álvarez Maeztu.

Iragarkiaren kodea: L2601670