2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Honen bidez, aditzera ematen da 2026ko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran onetsi zela Metautengo Udalaren 2026ko lan-egutegia, eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratu zirela. Hona hemen erabakia:
Lehena.–Onestea 2026an Metautengo Udalean izanen diren jaiegunen egutegia bulegoetarako eta langile guztiendako. Hona hemen:
1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean 2026. urteko jaiegun ordainduak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
2. Honako hau izanen da ordaindu bai baina errekuperatuko ez den 2026. urteko tokiko jaieguna:
–Abenduaren 28a: Herriko jaieguna.
Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Bigarrena.–Urtean benetako 1.592 lanordu izanen dira, honela banatuta:
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
Hirugarrena.–Udalaren Erregistro Orokorra 09:30etik 13:00ak arte egonen da irekita jendearentzat, astelehenetik ostiralera.
Laugarrena.–Udal-bulegoetako administrazio-zerbitzua itxita egonen da, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako egun hauetan: abenduaren 4an, 7an, 24an eta 31n.
Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Metautengo Udalaren iragarki-taulan ere.
Metautenen, 2026ko otsailaren 2an.–Alkatea, Cristina Zudaire Landa.
Iragarkiaren kodea: L2601550