40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Andra Mari Zahar Etxearen prezio publikoak 2026rako

Lesakako Andra Mari Zahar Etxeko Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Lesakako Andra Mari Zahar Etxeko 2026rako prezio publikoetan.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16an, eta jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira 2026rako prezio publikoak, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2020 Foru Legearen bidez.

Lesakan, 2026ko otsailaren 5ean.–Burua, Ladis Satrustegui Alzugaray.

1.–PREZIO PUBLIKOAK EGONALDI PRIBATURAKO

A.–Lesakan erroldaturik dauden egoiliarrak.

Honako baldintza hauetako bat bete beharko dute, Lesakako Udalak emaniko ziurtagiri baten bidez frogaturik:

–Azken 5 urtean Lesakan erroldaturik egon izana.

–Nahiz eta ez bete azken 5 urtean Lesakan erroldaturik egoteko baldintza, lehenago 15 urtean erroldaturik egon izana:

  • Mendekotasunik ez dutenak: 1.292,25 euro hilean.
  • Mendekotasun moderatua dutenak: 1.749,49 euro hilean.
  • Mendekotasun larria dutenak: 2.163,05 euro hilean.
  • Mendekotasun handia dutenak: 2.689,66 euro hilean.

B.–Lesakan erroldaturik ez dauden egoiliarrak.

  • Mendekotasunik ez dutenak: 1.705,02 euro hilean.
  • Mendekotasun moderatua dutenak: 2.045,39 euro hilean.
  • Mendekotasun larria dutenak: 2.615,90 euro hilean.
  • Mendekotasun handia dutenak: 2.831,50 euro hilean.

2.–PREZIO PUBLIKOAK EGUNEKO EGONALDIRAKO

  • Hilabeteko kuota: 1.228,74 euro.
  • Eguneko kuota: 53,42 euro hilean.
  • Orduko kuota: 6,68 euro hilean.

Iragarkiaren kodea: L2601828