2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Leitzako 1. poligonoko 595. lursailean Hiri Jarduerako Plan Berezia. Hasierako onespena
Leitzako Udaleko Alkatetzaren urtarrilaren 29ko 2026/029 Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion Grande Ingenieros SL idatzitako eta Eregi Herri Lan Eta Zerbitzuak SL sustatutako Hiri Jarduketako Plan Bereziari.
Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari jarraituz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Leitzan, 2026ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2602200