1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen sei plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen sei plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 29ko 349/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2024ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, otsailaren 20koan), oposizioaren kalifikazio epaimahaiak honako izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du, haiek baitira, deialdian iragarritako plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu duten izangaietatik bete beharreko plazetan sartzen ahal direnak:
Igoera-txanda.
SAN MARTÍN ERICE, ITZIAR
Txanda irekia.
LÓPEZ MARTÍNEZ DE MORENTIN, MAITE
PANERO VITAL, MIGUEL
Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.
Iruñean, 2026ko otsailaren 13an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2602302