2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
2026rako zerga-tasak
Txulapaingo Udalak, 2026ko urtarrilaren 29an egin bilkuran, 2026. urterako zerga-tasak onestea erabaki zuen. Hauek dira:
1.–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,14.
2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.
3.–Ekonomia-jardueren gaineko zergan indize hau aplikatuko da: 1,1.
4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak, eguneratuta, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 22ko 17/2025 Foru Legearen arabera.
Zerga-tasa: %12.
5.–Tasa hauek ere onestea:
Lehen erabilerako lizentzia emateko tarifak.
Oin berriko eraikinak: 120,20 euro etxebizitza bakoitzeko.
Eraikinak birgaitzea, handitzea, egiturak berritzea: 90,15 euro etxebizitza bakoitzeko.
Erabilera aldatzea; etxebizitzak sortzea: 90,15 euro etxebizitza bakoitzeko.
Agiriak egin eta izapidetzeko tasak.
1.–Agiriak:
a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta eskanerrak:
–DINA A-4 tamainako folio bakoitzeko: 0,20 euro.
–DINA A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,40 euro.
–Artxiboko agirien fotokopiak: 1,00 euro.
b) Agiriak konpultsatzea:
–Konpultsatu beharreko agirien lehenbiziko orria: 2,00 euro.
–Bigarren orria eta hurrengoak: 0,50 euro.
c) Lurzatien gaineko zedulak.
–Ale bakoitzeko: 1,00 euro.
d) Katastroko orriak.
–Ale bakoitzeko: 1,00 euro.
2.–Ziurtagiriak.
–Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: 1,00 euro.
–Finken hirigintza-egoera frogatzen duen ziurtagiria: zerbitzuaren kostuaren %100.
–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.
–Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 20,00 euro.
–Gainerako ziurtagiriak: 2,00 euro ziurtagiri bakoitzeko.
Herritarra salbuetsirik egonen da ziurtagiriak emateko tasak ordaintzetik baldin ziurtagiri hori Udalak berak eskatu badio.
3.–Arma txartelen tramitazioa:
–Txartel bakoitza: 10,00 euro.
4.–Ahalmenak askiestea:
–Askiespen bakoitza: 2 euro.
5.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak:
–Ordenantzak, ale bakoitza: 2,00 euro.
–Aurrekontuak, ale bakoitza: 2,00 euro.
6.–Ordainagiri helbideratuak itzultzea:
–Ordainagiri helbideratuak itzultzea, Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik: 1,50 euro itzulitako ordainagiri helbideratu bakoitzeko.
7.–Zenbait izapide:
–Jarduera sailkatuak irekitzeko lizentziak: iragarkien zenbatekoa.
–Hirigintzako jarduketak, partikularrek sustatuak (plan partzialak, birpartzelazioak, xehetasun-azterketak, urbanizazio proiektuak, hiri-unitateak zatitzea, etab.): Iragarkien zenbatekoa.
Tasa.
–Ezkontza zibila izapidetzeagatik:
- 150 euro erroldatuak ez daudenentzat.
- 50 euro erroldatuak daudenentzat, baldin eta erroldak etenik gabeko urtebeteko antzinatasuna badu.
–Agur zibilak egiteko lokalak lagatzeagatik:
- 50 euro erroldatuak daudenentzat, baldin eta erroldak etenik gabeko urtebeteko antzinatasuna badu.
- 150 euro erroldatuak ez daudenentzat.
Ingurumeneko txostenak egiteko, jarduera sailkaturako eta irekitzeko lizentzia eskuratzeko, hirigintzako txostenak eta espedienteak egiteko eta obra-lizentziak tramitatzeko tasak.
–Jarduera sailkatuen espedienteak: txostenen kostua.
–Edozein establezimendu irekitzeko lizentziak ematea, Udala denean baimena eman behar duen organo eskuduna: txosten teknikoen kostua.
–Obra-lizentzien tramitazioa:
- Obra gauzatzeko aurrekontua 0 eurotik 100.000 euro bitartekoa bada, 75 euroko tasa aplikatuko da txosten bakoitzeko.
- Obra gauzatzeko aurrekontua 100.000 eurotik 600.000 euro bitartekoa bada, 100 euroko tasa aplikatuko da txosten bakoitzeko.
- Eta obra gauzatzeko aurrekontua 600.000 eurotik gorakoa bada, 150 euroko tasa aplikatuko da txosten bakoitzeko.
–Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 50 euro.
–Partzelazio-lizentziak: txostenaren kostua.
Partzelazio-lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: txostenaren kostua.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Markalainen (Txulapain), 2026ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Sarasa Munarriz.
Iragarkiaren kodea: L2601827