40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 685. lurzatian. Behin betiko onespena

Iturmendiko 2. poligonoko 685. lurzatiaren xehetasun-azterketaren hasierako onespena argitara eman zen 2025eko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6koan. Sustatzailea Eneko Lopez Irigoyen da.

Jendaurrean egoteko epea horren inguruan inolako alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin, Udalak, 2026ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki du behin betiko onestea xehetasun-azterketari buruzko dokumentua, Iturmendiko 2. poligonoko 685. lurzatiari dagokiona eta udal honetan 177/2025 zenbakiarekin erregistratu zena.

Iturmendin, 2026ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2601392