40. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Aldaketa ordenantza fiskaletan 2026rako. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza fiskaletan, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Halakorik aurkezten ez bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Izaban, 2026ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Carlos Anaut Abadía.

Iragarkiaren kodea: L2601758