2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARDE
2026rako karga-tasak
Gardeko Udalak, 2025eko abenduaren 16an egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, honako erabaki hauek hartu zituen, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):
ZERGAK
1.–Bere horretan uztea lurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: %0,30.
2.–Bere horretan uztea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa: %3,00.
3.–Obra lizentziaren tasa: %0,12, eta gutxienez 15 euro.
4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, aplikatzen diren portzentajeak onestea; hain zuzen, honako hauek:
KOEFIZIENTEAK | URTEAK |
0,16 | 20 edo gehiago |
0,06 | 19 |
0,06 | 18 |
0,15 | 17 |
0,25 | 16 |
0,26 | 15 |
0,31 | 14 |
0,37 | 13 |
0,42 | 12 |
0,53 | 11 |
0,58 | 10 |
0,52 | 9 |
0,47 | 8 |
0,41 | 7 |
0,35 | 6 |
0,37 | 5 |
0,35 | 4 |
0,26 | 3 |
0,13 | 2 |
0,16 | 1 |
0,06 | 1 baino gutxiago |
Ezartzen den zerga-tasa %20 da.
5.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.
6.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
–Turismo-ibilgailuak: zaldi fiskalen arabera, 23,57 eurotik 176,80ra bitartekoa izanen da.
–Autobusak: eserleku kopuruaren arabera, 164,94 eurotik 294,59ra bitartekoa izanen da.
–Kamioiak: karga erabilgarriaren kilogramo kopuruaren arabera, 82,57 eurotik 294,59ra bitartekoa izanen da.
–Traktoreak: zaldi fiskalen arabera, 40,49 eurotik 161,71ra bitartekoa izanen da.
–Atoiak eta erdiatoiak: karga erabilgarriaren kilogramo kopuruaren arabera, 41,33 eurotik 164,94ra bitartekoa izanen da.
–Motozikletak eta ziklomotorrak: cc-en arabera, 5,94 eurotik 116,56ra bitartekoa izanen da.
Tarifak urtekoak dira, eta hiruhilekoka hainbanatuko dira, baldin eta urtean zehar alta ematen bazaie.
7.–Udal-igerilekuko tasak:
–Hiru urtetik beherako haurrak: doan.
–Garden erroldaturiko 16 urtetik beherako haurrak: doan. 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatuta egon behar dute.
–Guraso bakarreko familiak eta familia ugariak: 10 euroko deskontua, egoera hori frogatuz gero. (*)
–Hamabostaldiko bonua: 30 euro.
–Hilabeteko bonua: 50 euro.
–Denboraldiko bonua: 75 euro.
–%10eko deskontua Garden erroldatuta daudenentzako bonuetan. 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatuta egon behar dute. (*)
(*) Bonuak ezin dira metatu.
Erabaki hau indarrean jarriko da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Hala ere, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Orobat, baliatu daitezke Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen III. liburuko II. tituluan aurreikusitako aukerak.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, deusetan galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.
Garden, 2026ko otsailaren 3an.–Alkatea, Erika Ergueta Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2601542