2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Aldaketa, Uraren horniduraren, saneamenduaren eta estolderiaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Faltzesko Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau aldatzea, aplikatu dadin 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera: Ordenantza fiskala, uraren horniduraren, saneamenduaren eta estolderiaren tasak arautzen dituena.
Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar eguneko epean, iragarkia argitaratu ondoan Udalaren iragarki-taulan eta 2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16an, eta ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da.
Legez ezarritako ondorietarako, aldatutako testua argitaratzeko agintzen da. Honela idatzita geldituko da:
I. ERANSKINA.–TARIFAK, HONAKO HONETAN: ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UR HORNIDURA, ESTOLDERIA, SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZUAK ETA JARDUERAK
3. Ordenantzaren 4.c) artikuluan ezarritako zerga-egitateak. Kuota aldakorrak, m³ bakoitzeko.
TARIFAK | Euro/m³ |
Etxeko erabilera | 0,82 |
Etxekoaz kanpoko erabilera orokorra | 0,82 |
Industrietako, eraikuntzetako edo obretako erabilera | 0,82 |
Dendetako edo administrazioetako erabilera | 0,82 |
Ureztapen eta aisiarako, finka partikularretan | 0,82 |
Faltzesen, 2026ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.
Iragarkiaren kodea: L2601866