2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa bete dadin, aditzera ematen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela, Etxalarko Udalaren bulegoetan, tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.
Barrutian sartu beharreko lurrak: Etxalarko udal-mugartea, hiri-lurzorua salbu.
Etxalarren, 2026ko otsailaren 13an.–Jarduneko alkatea, Leire Olagarai Goienetxe.
Iragarkiaren kodea: L2602256