2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Araua, gizarte-ongizatearen eta hezkuntzaren arloko zerbitzuak, jarduerak eta ikastaroak emateko prezio publikoei buruzkoa. Behin betiko onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kultura- eta kirol-jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoen arauan.
Iragarkia argitara eman zen 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da.
Jarraian testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Gazolatzen, 2026ko otsailaren 2an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
ARAUA, GIZARTE-ONGIZATEAREN ETA HEZKUNTZAREN ARLOKO ZERBITZUAK, JARDUERAK ETA IKASTAROAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOEI BURUZKOA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalarekin (foru-lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak), eta babes harturik haren 28. artikuluan xedatua.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da Zizur Zendeako Udalaren Gizarte Ongizatearen eta Hezkuntzaren Alorreko zerbitzuak ematea; zehazki, honako hauek:
–Jaibus garraio-zerbitzua. Zerga-egitatea da bizilagunek garraio-zerbitzu hori erabiltzea, gauez, urtarriletik ekainera eta irailetik abendura bitarteko ostiral, larunbat eta jaiegun berezietan, Iruña eta Zizur zendeako herrien arteko garraio-sistema segurua den aldetik. Honako hauek erabiltzen ahalko dute zerbitzua:
- 18 urtetik gorakoek.
- 16 eta 18 urte bitarteko adingabeek, legezko arduradunen idatzizko baimena badute soilik.
–Jubiloteka zerbitzua: 65 urtetik gorako bizilagunen arteko topaketa eta bizikidetza sustatzeko. Hala ere, erroldatuta ez daudenek ere erabil dezakete zerbitzua. Zizur Txikiko kirol-instalazioen beheko solairuan dago, eta irisgarria da edonorentzat. Barnean, hainbat gune daude, aisialdirako eta entretenimendurako pentsatuak.
Ordaintzeko betebeharra
3. artikulua. Jaibus garraio-zerbitzuan, autobusa erabiltzen dutenek ordaindu beharko dituzte prezio publikoak.
Adinekoei arreta emateko Jubiloteka zerbitzuan, berriz, Zizur Zendeako Udalak programatutako jarduerak doakoak dira.
Tarifak
4. artikulua. Arau honetako prezio publikoen eranskinean ageri dira aplikatu beharreko tarifak.
Kudeaketa-arauak
5. artikulua. Jaibus zerbitzua erabiltzeko, autobus-txartelak erosi beharko dira horretarako prestatutako online aplikazio baten bidez edo sistema digital baten bidez.
Gidariak kontrolatuko ditu txartelak, Udalak adierazitako aplikazioa duten terminal mugikorrak erabilita.
6. artikulua. Jubilotekan planifikatutako jardueretan parte hartzeko, izena eman beharko da, webgunean edo aurrez aurre, Udalaren kirol-instalazioetan. Lehentasuna izanen dute Zizur zendean erroldatuta dauden eta 65 urte baino gehiago dituzten bizilagunek, eta izena eman ahala beteko dira eskainitako plazak.
Indarrean jartzea
7. artikulua. Prezio publikoen arau hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Zizur zendeako Jaibus zerbitzuaren prezio publikoak.
–Bidaia bakarreko ohiko zerbitzua: 3 euro.
–Joan-etorriko zerbitzu berezia (bi bidaia): 5 euro.
–Jubiloteka zerbitzua doakoa izanen da.
Iragarkiaren kodea: L2601502